HIZKUNTZAK

Zerbitzuak/administrazioa asteko oharrak (25.10.24)

 


IKASTOLA MAILAKOAK


Urriaren 15eko greba: deskontua ordainsarian

Pasa den urriaren 15eko greba-deialdiarekin bat egin zuten langileei azaroko ordainsarian aplikatuko zaie deskontua. Ordainketa eskuordetuak ere orduan aplikatuko du.

Berrikuntza: programazio didaktikoak

Azken urteetan programazio didaktikoak webgunean publikatu izan ditugu. Aurten, Inikako dokumentuen atalean dituzte ikusgai familiek.

Gau Beltza

Gau Beltza gainean dugu eta oraindik ardura dezente hartu gabe daude. Mesedez, eman izena arduren taulan. Boluntarioak beharrezkoak dira festa egin ahal izateko.

Bestetik, beste dokumentu honetan, festaren xehetasunak dituzue: hitzorduak, desfileko kokalekuak… Jakin, aurten lehenengoz, Koldo Mitxelena ikastetxea eta Koldokide guraso elkartea eragile parte-hartzaileen taldera batu direla. Azkenik esan, aurten ez dela kalabaza-pastelik izango amaieran (antolaketa lantaldeak hala baloratu eta erabakita); gaztainak janez emango zaio amaiera festari.

Langile atariko gainaldeko azpimarren gunean ere eskura dituzue goiko bi dokumentuak. Anima zaitezte Gau Beltzean parte hartzera!

Prestakuntza eta jardunaldiak: IKD (Digiprest) akreditazioak

Eusko Jaurlaritzak ireki ditu IKD (garai bateko Digiprest) akreditazioak lortzeko txandak. A1, A2, B1 eta B2 mailak lortzeko aukera izango dute irakasleek. Urriaren 30ean amaituko da izena emateko epea. Hemen xehetasunak.

Gogoratu Ikastolek (Ikastolen Elkarteak) gure irakasleei ematen zien laguntza- eta tutoretza-zerbitzua amaitu zirela eta, iaztik, akreditazio horiek lortu nahi dituzten irakasleek euren kabuz egin behar dutela ikastaroa.

Urteko Kudeaketa Plana 2025-26: ekarpenak egiteko aukera

2025-26 ikasturteko kudeaketa plana langile atarian dago ikusgai (Ikastolaren izana eta izaera atalean). Langile askoren eta askoren ekarpenak eta ideiak jada barne biltzen dituelakoan gaude, lantaldeen iazko lanaren balorazioa eta hemendik aurrerako asmoen zerrenda izan baitira kudeaketa plana osatzeko iturrietako bi. Ekarpen gehiago egin nahi dituena jar dadila harremanetan hala dagokion etapako zuzendaritza-taldearekin edo saileko arduradunarekin, mesedez. Urriaren 31 da horretarako azken eguna.

Errigora: “Euskarari puzka” 2025

Errigorako udazkeneko kanpaina atzo, urriaren 23an, jarri zen martxan. Azaroaren 13ra arteko epea dago saskiak eskatzeko. Kanpainaren gaineko xehetasun gehiago eta saskiak eskatzeko aukera langile atarian dituzue. Anima zaitezte!