HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.05.12)


ETAPA MAILAKOAK


DBHra bisita

Maiatzaren 15ean, astelehenean, LH6ko ikasleek DBHko bisita egingo dute, goizeko 9:00etatik 10:30etara. Bertan, aukerako ikasgaien berri emango zaie eta DBHko bisita gidatua egingo dute.

Datorren asteko guraso bilerak 

  • LH6: maiatzak 16
  • LH4: maiatzak 17
  • LH5: maiatzak 18

LH5. maila eta LH6. mailako kasuetan, bilerak Areto Nagusian hasiko ditugu, guraso guztiak batuta. LH5. mailan, Jon Aizpuruak Chromebook-en erosketaren inguruko informazioa emango du eta LH6. mailan, DBHko zuzendaritzak, DBHren inguruko azalpenak emango ditu, baita aukera askeko ikasgaiak aurkeztu ere. Bilerak 17:30ean izango dira.

Klaustroan aipatutakoaren harira, komeni da tutoreak guraso ordezkariekin harremanetan jartzea bilerako parte-hartzea adosteko.

Bakarkako guraso bilerak

Datorren astean, bakarkako guraso bilerak hasiko diren horretan, gogoratu, zuen ordutegietan (INIKAN), hitzorduak sortu behar dituzuela.

Hemen duzue bideoa hitzordua nola sortu jakiteko.

Ekaineko elkarkidetza saioa LH1-eko ikasleentzat

Urtero bezala, aurten ere LH 1. mailako ikasleek DBHko ikasleek eskaintzen duten elkarkidetza saioaz gozatzeko aukera izango dute. Elkarkidetza saioa datorren ekainaren 8an izango da, 9:45etik 11:45era DBHko eraikinean. Ikasle bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko du.

Praktiketako ikasleak 

Denbora luzez egon diren Garazi Arizkuren, Emaitz Murua eta Mikel Zabalak maiatzaren 19an bukatzen dute beraien praktikaldia.

Irati Oiartzabalek berriz, maiatzaren 16an amaituko du HLE praktikaldia.

Asteko kanta

Maiatzaren 21ean Ibilaldia ospatuko denez Ondarroan, “Turrun hotsa” kanta entzungo dugu.

https://www.youtube.com/watch?v=3UOQa1baJ_k


IKASTOLA MAILAKOAK


Autoebaluazioa

Klaustroetan edota zuen arduradunen bidez, autoebaluazioaren berri izan edo izango duzue hurrengo egunetan. Autoebaluazioaren helburua etengabeko hobekuntza da, eta beraz, langilearen garapena sustatzea. Horrez gain, hurrengo ikasturterako prestakuntza planaren oinarria ere izango da.

Langile guztiok beteko dugu. Betetzeko epea zabalik dago eta maiatzaren 31 izango da bidaltzeko azken eguna. LHn horretarako aukera izan duzue aste honetan; DBHn eta HHn, berriz, hurrengo astean (maiatzaren 17an, eguerdian). Administrazio eta zerbitzuetako langileek zuen martxan bete ezazue.

Langile atarian duzue autoebaluazio-galdetegia; goialdean ezkerrean, karpeta eta arkatza azaltzen diren botoi borobilean.

Prestakuntza: eskaintza berria

Hezkuntza digitalak dakartzan erronka eta aukerei buruzko jardunaldiaren berri duzue langile atarian (prestakuntzen eta jardunaldien atalean).

Kilometroak 23: hainbat aipamen

“12 ORDUZ ERRIOLAN” KULTUR MARATOIA: ESKERRIK ASKO!

Pasa den maiatzaren 6an egin genuen Agirre Lehendakaria plazan, Linon, “12 orduz Erriolan” kultur maratoia eta eskerrak eman nahi dizkizuegu modu batera edo bestera egun eder hura posible egin zenuten denei! Irakurri kronika eta ikusi bideo-galeria langile-atarian.

HERRI URRATS – KILOMETROAK: GAZTETXOEN ERRONKA, ZUBI

Igandean, maiatzaren 14an, ospatuko den aurtengo Herri Urrats jaiko Erronka berezia izango da. Naziotasuna ardatz izango duen Erronka eredu berri honetan, lurralde bakoitzetik (Xilaba, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa Garaia) Ikastola ordezkari bana arituko gara elkarrekin lehian eta jolasean. Kilometroak 23 gu ari garenez antolatzen, Orereta Ikastolak ordezkatuko du Gipuzkoa! Igande honetan, zoaz Ikastolako erronkariak animatzera eta, bidez batez, Herri Urratsez gozatzera.

“ADAXKA BERRIAK” EGITASMOA: KONTZERTUA MUSIKASTEN (MAIATZAK 20)

“Adaxka Berriak” egitasmoari esker, Ikastolako 2. mailako ikasleak, Ziburu eta Hendaiako Ikastoletakoekin batera, tradiziozko 6 euskal kanten moldaketak ikasten ari dira, Landarbaso Abesbatzaren eskutik. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa eta Euskal Kultur Erakundea (Ipar Euskal Herrian euskararen eta euskal kulturaren garapena eta hedadura helburu dituen erakundea) ditugu bidaide proiektu honetan.

“Adaxka Berriak” ekimenaren azken helburua maiatzaren 20an, Musikasteren programaren barruan, kontzertu bat eskaintzea da. Emankizun horretan, Hendaia, Ziburu eta Orereta Ikastolako ikasleez gain, Herri Arte Eskolako dantza eta musika ikasle eta irakasleek, eta Thierry Biskary eta Sua Enparantza artistek ere parte hartuko dute. Jon Maya Sein da gidoilaria; eta Maddalen Dorronsoro, musika-zuzendaria.

Erosi emankizunerako sarrerak (10€) langile-atarian.

TONBOLARAKO OPARIAK BEHAR DITUGU

Aurten ere izango du tonbola Kilometroak jaiak, diru-iturri baita. Arrakastatsua izan dadin, opari bila gabiltza. Enpresa, saltoki, taberna edota jatetxe baten jabe edo bertako langile den norbait ezagutzen baduzu, anima ezazu opariak eskaintzera inprimaki hau betez! Edozein balio eta gisatakoak izan daitezke, fisikoak edo opari-txartelak.

MADALENAK 2023 – ERRIOLA GUNEA: BOLUNTARIOAK BEHAR DITUGU

Aurtengo Madalenetako Ikastolaren gunea berrikuntza ugarirekin dator. Lehenengoa, izena bera: Erriola Gunea. Guneari indarra emateko asmoz, gastronomiaz gain, kultur eskaintza zabala ere izango da bertan. Horregatik, jende gehiagoren laguntza ezinbestekoa izango zaigu. Erriola Gunean parte hartu eta txandaren bat egiteko prest bazaude, bete langile atarian topatuko duzun galdetegia (langileon eguna, uztailaren 25eko txanda izan ohi da). Zalantzarik, proposamenik edo iradokizunik izanez gero, idatzi mezua erriolagunea@oreretaikastola.eus helbide elektronikora.


ETAPA ARTEKOAK 


Oiartzo | Martxoak 8: itzalpeko itzal handiko Euskal Herriko emakumeen bila

Egun geroz eta seinalatuagoa da martxoaren 8a gure egutegietan. Eta hala behar du, gainera. Bistaratzeko eta aldarrikatzeko asko dago oraindik. Aitzitik, horretarako erreferentziazko emakumeen bila hastean, atzerrira jotzen dugu maiz. Izango ziren eta izango dira ba Euskal Herrian ere gisa horretako emakumezkoak? Dudarik gabe: izan dira eta badira itzalpeko itzal handiko emakumeak gurean, bere txikitasunetik eta inurri lanetik mugarri diren euskal emakume guzti-guztiez ahaztu gabe.

Hari horri tira diote aurten batxilergoko bigarren mailako ikasleek; sokari tiraz, ezerezaren pare gordeta egon diren erreferentziazko hainbat euskal emakume itzalpetik argira ekartzeko asmoz. Irakurri egindako lanaren nondik norakoak eta ezagutu emaitza langile-atarian (albisteen atalean).


BESTELAKOAK


Errenterian 11 Kolore jardunaldien VIII. edizioa, herrian

Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna da maiatzaren 21a, eta horri lotuta, azken urteetako ohiturari jarraikiz, Errenterian 11 Kolore jardunaldiak antolatu ditu Udalak maiatzaren 15etik 21era. Jakingo duzuenez, ikasleekin jada bagabiltza gaiaren inguruko lanketa egiten eta gaurkoan, ekimenaren datorren asteko hitzorduetan parte hartzeko gonbita luzatu nahi dizuegu. Hemen duzue ikusgai Errenterian 11 Kolore jardunaldien programa.

Ikastolen Elkartea: EAEko Hezkuntza Lege berriaren aurreproiektuaren gaineko irakurketa

Ikastolen Elkarteak aste honetan egin du publiko EAEko Hezkuntza Lege berriaren aurreproiektuaren gaineko bere irakurketa. Hemen duzue irakurgai.

Hainbat artikulu interesgarri