Tonbola: opari bilketa
Aurten ere izango du tonbola Kilometroak jaiak, diru-iturri baita. Arrakastatsua izan dadin, opariak behar dira.
Enpresa, saltoki, taberna edota jatetxe baten jabe edo bertako langile bazara edo hala den norbait ezagutzen baduzu, animatu opariak eskaintzera! Edozein balio eta gisatakoak izan daitezke, fisikoak edo opari-txartelak. Animatu Kilometroak-eko tonbola gizentzen laguntzera; bete beheko inprimakia eskaintzeko prest zauden oparien berri emanez. Aldez aurretik, eskerrik asko!