HIZKUNTZAK

Jarraipen batzordea LH: 2. buletina (25.06.17)

LHko Jarraipen Batzordearen 2024-25 ikasturteko bigarren bileran ondorengo gaiak landu dira.

Bidaide: taldekatze homogeneoak

Arrazoi desberdinak medio, 2025-26 ikasturtean Bidaide saioen planteamendua aldatu egingo da. Maila guztietan taldekatze homogeneoak egingo dira aniztasunari erantzuteko. Maila guztietan taldekatze homogeneoak egin ahal izateko beharrezkoak diren baldintzak ahalbidetuko dira ordutegietan. Ondoren, maila bakoitzeko irakasle taldeak baloratuko du noiz eta zertarako jarri martxan horiek.

Guraso bilera orokorrak: bi maila egun berean

DBHn eta batxilergoan egin ohi dutenari jarraiki, LHn ere segidako bi mailetako guraso bilera orokorrak egun berean egitea proposatzen da. Familiek begi onez ikusten dute proposamena. Talkek familia gutxiri eragingo dietela aurreikusten da: seme-alabek urtebeteko aldea dutenetan edo bikiak direnetan, hain justu. Kasu horietan tutorea jarriko da hala dagokien familiekin harremanetan.

Erriola konpartsa: hemendik aurrera zer?

Gurasoen artean hitz egingo dute gai honetaz. Auzoetako dinamiketan parte hartzen duten gurasoekin gai komentatzen saiatuko dira honi aurrerabidea emateko.

2025-26 ikasturtea: hainbat azpimarra

  • LH1, LH2 eta LH3n 3 lerro izango ditu Ikastolak.
  • Jolasgaraietan adin desberdinetako haurrak nahastu egingo dira.
  • Zirkulazio autonomoa LH1etik LH5era arte.
  • Sexu heziketa LH6n ez ezik LH5en ere landuko da.

Galde-eskeak

  • Etxeko lanak, indartze neurriak eta udarako errefortzu-ariketak. Elkarren arteko ezberdintasunez eta bakoitzaren irizpideez hitz egin da.
  • 2024-25 ikasturtean lantzeke geratu den gaia: heriotza.