HHko Jarraipen Batzordearen 2025-26 ikasturteko lehen bileran ondorengo gaiak landu dira.
Guraso Batzordea eta Jarraipen Batzordea 2025-26
Guraso batzordearen (ikasgeletako guraso ordezkarien) errepasoa egin da eta Jarraipen Batzordearen ikasturteko bileren egutegia berretsi da.
Ikasturte hasierako guraso bilerak
Haur Eskolako bileraren faltan, HH2tik HH5erakoen errepasoa egin da. Ongi joan dira, baina asistentzia apala izan da.
Ikasgeletako guraso ordezkariak hautatzeko prozeduraz
Hezkuntza Batzordean adostua dago boluntariorik ez dagoen ikasgeletan zozketaz hautatuko direla guraso ordezkariak. Hori horrela izanik, hala tokatzen den kasuetan, zozketatik kanpo zein familia utzi behar liratekeen zehazteko beharra egongo litzatekeela aipatu da.
2025-26 ikasturte hasiera: lehen asteen deboluzioa
Ikasturtearen lehen asteak pasata, kurtso hasieraren deboluzioa egin da.
Urriak 16: “Gure haurrak ere badira” elkartasun ekimena Ikastolan
Palestinako haur eta nerabeei eta, orokorrean, herritarrei elkartasuna adierazteko hainbat hitzordu antolatu ditu “Gure haurrak ere badira” ekimenak. Ikastolak bat egin du hainbatekin eta, besteak beste, argazkia aterako da Agirre Lehendakariaren plazan (Linon) urriaren 16an, 17:30ean. Langileak, familiak eta ikasleak gonbidatu dira bertan parte hartzera. Guraso ordezkariek whatsapp taldeetan ere zabalduko dute gonbidapena/deialdia.
Asebetetze-galdetegiak 2024-25: deboluzioa
2024-25 ikasturteko asebetetze-galdetegien emaitzak aurkeztu eta aztertu dira.
Ikastolara iristen diren familia etorri berrien ongietorriaz
Ikasgeletara familia berriak iristean jarraitu beharreko prozeduraz hitz egin da: tutoreak abisua pasako dio guraso ordezkariari eta azken hori hurbilduko da familia berriarengana. Aurkezpena egin eta ikasgelako whatsapp taldean sartzera gonbidatuko du.
Bestalde, etorri berriak diren zein ez diren familiak Familia Lagunan parte hartzera gonbidatuko dira guraso bileretan…
Gau Beltza: prestaketa-lanak eta familien parte-hartzea
Prestaketa lanen nondik norakoak azaldu dira eta Ikastolaren ekimenetetako familien parte-hartze taularen arabera, Gau Beltzean laguntzea HH3ko eta HH4ko gurasoei dagokiela adierazi da.