DBHko Jarraipen Batzordearen 2025-26 ikasturteko lehen bileran ondorengo gaiak landu dira.
2025-26 ikasturtea: kurtso hasiera eta ikasturterako baliabideak
2025-26 ikasturte hasieraren eta kurtsorako baliabideen berri eman da.
Hedatze programa: 2025-26 ikasturteko proposamena
2025-26 ikasturteko Hedatze programako eskaintza akademikoa bi egunekoa izango da. Astelehenetan zientzia esparruko saioak izango dira; astearteetan, letretakoak. Astelehen eta astearteetako saio akademikoetara aurreko ikasturteko irakasgai pendienteak dituzten ikasleak joango dira. Hedatze komunitarioko saioak Ikastolako hainbat gurasok edota “Ikastola lagunek” emango dituzte.
Lehen ebaluazioan, ez da izen-ematerik izan saio komunitarioetan.
2024-25 ikasturteko asebetetze galdetegien deboluzioa
Iazko ikasturteko asebetetze galdetegien deboluzioa egin da. Parte-hartze baxuaren gaia atera da eta horren motiboak zein izan daitezkeenaren gainean hitz egin da.
Erasmus+ programa
Aurtengo ikasturtean, DBH 1. mailan jarraituko da programarekin. 4. mailan aukera sortu den arren, ez da egingo.
Guraso eskolak 2025-26
Agipad (drogomenpekotasuna), Elikaeskola (gorputz aniztasuna eta osasun fisiko-mentala) eta Orain Prebentzioarekin (teknologia berrien erabilera arduratsua) elkarlanean antolatzen diren familientzako formazio-saioen egutegia aurkeztu da. Formazio-egunak gerturatu ahala, Inikaz emango zaie horien berri familiei.
Ongizatea: Ikastolan egiten denaren deskargua
Ikastolan egiten diren ongizateari lotutako proiektu eta ekimenen berri eman da.
“Lagun handi, lagun txiki” proiektua
HH3 eta DBH3 arteko haur eta gaztetxoek hartuko dute parte proiektuan. Elkarren bidelagun izateko aukera izango dute. Bidelagunak HH3-LH4 mailetan osatuko dira eta ikas-ibilbide guztian mantenduko dira, ikasturtero elkarrekin lauzpabost jarduera eginez. Aurtengoa lehen urtea denez, proiektuan parte
hartzen duten maila guztietan sortu dira bidelagunak eta egin dira jada lehen topaketak.
Heziketa Fisikoko klaseen ondoreneko dutxaz
Jarraitzen diren irizpide eta praktiken gaineko azalpenak eman dira.
Gurasoen parte-hartzea eskatzen duten ekimenak: familia-langile kontaktuak
Ikastolak antolatzen dituen hainbat ekimenek familien parte-hartzea ezinbestekoa dute aurrera atera ahal izateko. Ikasmaila bakoitzeko familiei ekimen batean laguntzea eskatzen zaie, esleituta daude ekimenak mailaka. Komunikazioa eta antolaketa errazteko asmoz, ekimen bakoitzaren familia-
langile kontaktu-zerrenda osatzeko saiakera egingo da.