HIZKUNTZAK

Jarraipen batzordea DBH: 1. buletina (2022.10.11)

DBHko Jarraipen Batzordearen 2022-23 ikasturteko lehen bileran ondorengo gaiak landu dira.

Ikasturte hasiera

Ikasturtea nahiko egoera egonkorrean abiatu da, uztailean lortu baitzen plangintza ixtea. Abantaila handia, azken urteetan COVID-ak eragindako egoera ezegonkorra izan dela kontuan edukita.

  • Oiartzo-DBH koordinazioa: 8 irakasle arituko dira aurten DBHn eta batxilergoan. Horrek Oiartzo eta Oreretaren eguneroko informazio-trukea erraztuko du.
  • Ikasle berriak: harrera egin zaie, eta DBH 1. mailara etorri direnei tutore-tarte luzeagoa eskaini zaie. Egokitzapena-trantsizioa bideratu da (LH-DBH).
  • Eskolatze batzordetik etorritako ikasleak: aurten HIPI orduak badira eta ikasle horiek atenditzeko baliatuko dira astean lau orduz.
  • 0 ebaluazioa: horretan murgilduta dago DBH, ikasleen lan ohitura eta jarreren behaketan dihardute irakasleek. Tutorearen mezua/irakasleen balorazio mezua jaso dute familiek urriaren hasieran Inikaz.
  • Hedatze programa: urrian emango zaio hasiera, eta Inikaren bitartez egin ahal izango da “matrikula” arratsaldeko saio horietan. Eskaintzaren eta ordutegi-antolaketaren berri emanez, jakinarazpena bidali zaie familiei.

Guraso bilera orokorrak: Hizkuntza trataera eta bestelakoak

Guraso atzerritarrak ere badirenez gure hezkuntza komunitatean, horiekin xuxurlatze lana nola egin aztertu da, eta gelako gurasoen laguntza eta kolaborazioa eskatu dira.

Guraso eskolak

2022-23 ikasturtean aurreikusitako jarduerak ondorengoak dira (guraso batzordeari horiek aztertzeko eskatu zaio).

  • Ikasketa antolamendurako aholkuak (Irakasle-orientatzailearen eskutik)
    • Noiz: urrian, guraso bileren ondoren
    • Kostua: doakoa
  • DBH3: Drogomenpekotasunaren prebentzioa (AGIPAD-eko teknikariaren eskutik)
    • Noiz: otsailean, inauterien aurretik eta behin gelako lanketa egin ondoren
    • Kostua: dirulaguntzaren bitartez
  • DBH2: Aniztasun sexualari buruzko saioa (BERDINDU! proiektuaren barruan eta GEHI-TUren eskutik)
    • Noiz: martxoan, udaberriko oporraldiaren aurretik
    • Kostua: doakoa
  • Orain prebentzioa. Adikzio digitalaren inguruko saioa
    • Noiz: zehaztu gabe
    • Kostua: ez da doakoa
  • Komunikazioa/mugak lantzeko bi saio (Ikastolaz kanpoko profesional baten eskutik)
    • Noiz: zehaztu gabe
    • Kostua: dirulaguntzaren bitartez (onartzeke)

Irteera egunak eta garraioa

Kasuan kasu egun horien irteera modua aztertuko bada ere, salbuespen egunak direla ulertzen da, eta irteeraren berezitasunak aintzat hartu behar direla baloratu da.