HIZKUNTZAK

Jarraipen batzordea: 1 buletina (2022.02.09)

Jarraipen Batzordearen 2021-2022 ikasturteko bileran ondorengo gaiak landu dira:

BERTARATUAK:

Josune Solores (HH2)

Maite Romay (HH3)

Eneko Mugika (HH4)

Unai Narbarte (HH5)

Maitane Martin

Itziar Basterrika

Joana Gonzalez

Aurkene Astibia

LANDUTAKO GAIAK:

  • Covid Protokoloak:

Abenduan, Covid 19aren ondorioz Haur Hezkuntzan genuen egoeraren berri eman zuen Zuzendaritzak.

Urtarrilean, indarrean jarri zen protokolo berria partekatu zen (aurretik guraso guztiek Alexia bidez honen berri izan zuten).

Azkenik urtarriletik hona, HHn Covid 19ak sortu duen egoerak eta Ikastolak egin dituen eskuhartzeak partekatu ditugu.

  • Matrikulazioa:

Zuzendaritzak matrikulazio kanpainaren nondik norakoak azaldu ditu:

  • Ate irekiak: Bi egunetan egin dira, batean euskaraz eta bestean gazteleraz. Aurkezpen-bideo desberdinak egon dira geletan banatuak.  Ikastolaren izaera eta funtzionamenduari buruzko bideoa ikusi zen hasieran baita Itziar Navarro lehendakariaren hitzak entzun ere. Hasierako bideo honetan, guraso batzordeko partaideek ere parte hartu dute.
  • Bakarkako bisitak: Aurreko urtean baino gutxiago izan dira; hauei ere hasierako bideoa jarri diegu.
  • Haur Eskolekin harremanak: Herriko Haur Eskolekin harremanak hasi ditugu. Baserrian Mari Domingi ikustera gonbidatu genituen. Matrikula aurreko astean musikoterapia saio bat antolatuta zegoen Esmalterian Haur Eskoletako txikientzat. Covida zela eta ezin izan zen egin eta datorren astean egingo da. Urtean zehar Esmalteriako ostiralak deituko diogun egitasmoak jarri nahi dira martxan 0-2 urteko haurrentzat. Herriko Haur Eskoletako txikiei zuzenduta egingo ditugu Ikastola eta herriko Haur Eskolen arteko zubiak eraikitzeko asmoz.
  • Azkenik herriko jaiotze tasaren beherakada aipatu da eta honek lekarkiguken galeraz aritu gera.

INAUTERIAK:

– Azken urteetan Udalak herriari inauterietako gaia proposatzen dio, eta herriko elkarte zein ikastetxe guztiek gai horren inguruan antolatzen dituzte bere inauteri jaiak. Orereta Ikastolak ere LHtik gorako mailetan horrela egiten du. Haur Hezkuntzan ere, gaia egokia balitz, horrela egitea hausnartu da.

– Aurtengo gaia Kirola eta Olinpiadak izango dira. Gaia egokia iruditu zaigu Euskal Selekzioa, Zazpi Herrialdeen ordezkaritza, Euskal Kirolak, herriko erraketista den Agustina Otaola… lantzeko aukera ematen digulako. Urtez-urte gaiaren arabera joango gara erabakiak hartzen.

– Egunean bertan gurasoen laguntza beharko dugu jangelako haurrak janzteko eta dantzatuko dugun plazatan (Esmalteria, Zumardia, Lino) hesiak jarri eta kentzeko. Gurasoen esku geratu da hau antolatzea.

BESTELAKOAK:

– Covida dela eta 2 urteko haurren sarrera ordutegia 15’ aurreratu da, eta horrek guraso batzuk zaintza behar izatea ekarri du. Egoera horretan zenbat guraso dauden galdetu eta gaia berriz aztertuko dugu.

  • Aurrerantzean 3 urteko haurrek ostiraletan soilik eramango dute mantala etxera garbitzera.