HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea LH: 2. buletina (2020.10.07)

LHko Guraso Batzordearen 2020-2021 ikasturteko bigarren bileran ondorengo gaiak landu dira.

Ikasgeletako guraso ordezkariak

LHko ikasgela guztiek badute guraso ordezkaria, bik izan ezik. Aurten guraso-taldeak egiteko deia egin da eta orokorrean erantzun ona jaso du horrek.

Arratsaldeko irteera: auto-pilaketak

Haurrak jasotzera Ikastolara igotzen diren familien artean auto asko ari dira pilatzen Baserriaren aldeko atean. Horiek horrela, aparkatzeko beste aukera batzuk ere eskaintzea proposatu da. Zuzendaritzari helaraziko zaio ideia eta aukerarik egon daitekeen galdetu.

COVID-19 protokoloa: leihoak irekitzea

COVID-19aren protokoloagatik (leihoak irekitzeagatik), guraso ordezkariek kezka azaldu dute haurrek hotza pasatzen ote dutenaz. Berogailuak noiz eta zenbat piztuko diren jakin nahi da.

COVID-19ari lotutako EHIren eta Gipuzkoako Psikologoen Elkargoaren dokumentuak: Ikastolako lanketa

Pandemia dela eta, Ikastolen Elkarteak eta Gipuzkoako Psikologoen Elkargoak hainbat txosten sortu dituzte irakasle, ikasle zein familientzako gomendioekin. Ikastolan hor aipatutakoak landuko diren eta, hala bada, nola egingo den jakin nahi da.

Baso-eskola: hasiera-data

Baso-eskola azaroaren 2an martxan jartzea aurreikusten bada ere, data oraindik ez da ziurra.

Jarraipen Batzordearen bilerak

Guraso ordezkariek eta zuzendaritza-taldeko kideek egiten dituzten jarraipen bilerak Guraso Batzordearen bilkuraren ondoren egitea interesgarriago dela ondorioztatu da eta hala egitea erabaki da.


Guraso Batzordea LH: 2. buletina (pdf-a)