HHko Guraso Batzordearen 2021-2022 ikasturteko seigarren bileran ondorengo gaiak landu dira:
Aurreko bileraren aktaren onarpena
Arazorik gabe onartu da.
Batzorde ezberdinetako informazioa:
– Artezkaritza:
- Ikastolan partehartzeko lanketan ari dira. Formakuntza pare bat eskainiko dira kanpoko pertsona batekin. Lehenengoa apirilak 6an egingo da 17:30ean Linon. Iraupena 2 ordu ingurukoa izango da.
- Aste Santuko opor eskaintzaren inguruan guraso batzuk 13:00arte izatea motz geratzen omen zaie. Ea pixkat luzatu daitekeen eskaintza hau zaintza jarrita.
- Udako udalekuen inguruan Udalekoak atera dira eta ikastolarenak oraindik ez, ea lehenago atera daitezkeen komentatu da.
- Baso garbiketa: ondo joan da, izen ematea mugatua izanagatik badaude kanpoan geratu diren familia batzuk.
- Web orria: Urte bat igaro da berritu zenetik, balorazio bat eskatu da. Email bat jasoko dugu balorazio hori egiteko.
- Martxoaren 26an, kilometroak prestaketari buruzko ekitaldi bat egingo da baserrian Kafe tertulia moduan.
– Zuzendaritza:
- Aurreko eskaerari erantzuna: Jantokian bazkal ondorengo erderazko bideo baten ikustea.
Konpondu da.
- Aurreko eskaerari erantzuna: Linon komuneko papera alturan uzteko arrazoiak badaude, eta guraso batek honen inguruan bere alabearekin gertatzen zena irakaslearekin zuzenean hitz egiteko gomendatuko da.
- Hurrengo kurtso hasieran, dena ondo badoa, Esmalteriako haurren sarrera pandemia aurreko ordutegira bueltatuko da.
- Egun osoko Baso eskola egunetako balorazioa ona dela dirudi.
- Inauterien balorazioa oso ona izan da, antolakuntza, gurasoei bidalitako email, e.a.
Iradokizun bezela: Ea esterilaren bat edo jarri litekeen hurrengoan lurrean haurrak eserita hainbeste denbora egongo diren jakiten bada.
– Hezkuntza batzordea:
- Martxoaren 23an izango da. Gaietako bat argazkiena da, RGPD berriarekin eta kanpoko aholkularitza zerbitzu batekin ari dira lanean eta ondoriotara iristen.
Galde-eskeak
- Korrika laister dela eta ea zer egingo den edo laguntzarik beharko den jakin nahi da.
HURRENGO GURASO BATZORDE BILERA MAIATZAK 9an izango da.