HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea HH: 5. buletina (2022.02.21)

HHko Guraso Batzordearen 2021-2022 ikasturteko bosgarren bileran ondorengo gaiak landu dira:

BERTARATUTAKOAK

Nerea Lasa HH2

Haizea Iriarte HH3

Idoia Uharte HH3

Maite Romay HH3

Asier Oiartzabal HH4

Lourdes Jaca HH5

Nerea Olaso HH5

Unai Narbarte HH5

Garazi Urdanpileta HH5

Amaia Otxoa HH5

AURREKO BILERAREN AKTAREN ONARPENA

Arazorik gabe onartu da.

BATZORDE EZBERDINETAKO INFORMAZIOA

Artezkaritza:

Aste honetan egingo den Batzar Nagusiari buruz hitz egin da gehien bat. Parte hartzea eskatzen da, eta ezin bada joan botoa delegatzea.

Zuzendaritza: 

  • Aurreko eskaerari erantzuna: HH3ko ikasleek jangela mantala egunero etxera eraman beharraren zergaitia galdetu da, beste kurtso guztietan astean behin eramaten baita. 

Konpondu da.

  • Inauterietan eta emanaldietan desberdinetan gurasoen ardurari buruz hitz egin da. Mugikorraren erabileran eta aurrei egiten zaien gehiegizko jarraipenari buruz hausnarketa eskatuz. Agian geletako whatapp taldeetara notatxo bat bidaliko da.
  • Aurreko eskaerari erantzuna: Baso eskolako egunetan euria egiten duenean aterpean itxarongo da autobus geltokian ordez.
  • Haur bat konfinatuta dagoenean Web site-an dagoen edukiarekin kudeatuko da. Ikaslearen tutoreari ere emailen bat bidali diezaioke gurasoak ea beste zerbait gehitu dezaketen.
  • Aurreko eskaerari erantzuna: HH2ko sarrera malguaren ordutegia Covid-agatik aldatu zenez eta gurasoei sortzen dien antolaketa zailatasunengatik, ea lehengora noiz buelta daitekeenaren hausnarketa eskatzen da.

4 edo 5 guraso omen daude zaintza zerbitzua hartu behar izan dutena Covid-agatik egon diren ordutegi aldaketengatik. Ea gaur egun hau nola kudeatu galdetuko zaio zuzendaritzari eta hurrengo ikasturtean ere ze ordutegi izango den ere.

  • Matrikulazioa. Datuak eman dira, eta haur hezkuntza indartu nahi da tailer batzuk e.a eginda. Aurreko ostiralean Musikaterapia saio bat egin zen adibidez.

Hezkuntza batzordea:

  • Ez da oraindik egin, batzar nagusi ondoren egingo da.

Udal eskola kontseilua

  • Udala sortzen ari den proiektu baten informazioa eman da kanpoko atzerritar familia bat gurera ikasturtea hasita iristean eskolarizatze prozesuan eduki dezaketen insertzio laguntzari buruz. Ikastolak parte hartuko du ere, eta horretarako borondatezko erreferentzi familiak eskatuko dira lanketa honetan aritzeko.
  • Honen inguruan hitz egin da ez ote zen egokia izango Ikastolak berak ere gaur egun dauden eta egongo diren guraso atzerritarrak dituzten ikasle familiengan lanketa bat egingo balu. Hauentzat, erreferentzi den norbait egotea interesgarria litzatekeela pentsatu da, insertzioan laguntzeko eta euskal kulturan eta gure komunitatea ulertzeko balioko luke, eta ondorioz parte hatzaileagoa izan ahalko luketeela pentsatzen da.

GURASO BATZORDEAREN ANTOLAKUNTZAN LEKUKO ALDAKETA

HH-ko Guraso Batzordeko antolakuntza lan taldean ikasturte honen bukaeran emango diren bajen ondorioz, hauen ordezkapenerako prozesu lanketa hasi da. Bertan egiten diren lan guztiak aurkeztu dira taula batean, gurasoek informazioa eduki dezaten eta horrela beraien burua aurkezte aldera laguntzeko helburuz.

GALDE ESKEAK

  • Haurren argazkiekin nola egingo de galdetu da. Oraindik ez da behin betiko erabakirik hartu eta kurtsoa aurrera doa.
  • HH5eko ikasleei bazkaldu ondoren musika erdaraz jartzen omen zaie.
  • Ea baso eskola egunetan goiz goizetik euria ari duenean plan alternatiboren bat eduki daitekeenaren eskaera egin dute.

HURRENGO GURASO BATZORDE BILERA MARTXOAREN 21ean izango da