HHko Guraso Batzordearen 2022-23 ikasturteko bigarren bileran ondorengo gaiak landu dira.
Hainbat gai labur
- Webgunea – Guraso Batzordeetako buletinak: buletinen egungo kokagunea eta planteamendua aztertuta, dauden lekuan eta moduan ongi daudela ondorioztatu da.
- HHn gela bakarra geratu da ordezkaririk gabe. Tutorearen eta familien zuzeneko komunikazioaren bitartez saiakera egitea erabaki da. HHko Guraso Batzordea ez da zozketa egitearen aldekoa.
- Inika: kudeaketa tresna berria martxan dela bi hilabete pasa direnean, balorazioa positiboa da. Jangelako alta eta baja eskarien historikoa ikusi ahal izatea eskatzen da. Ikastolako arduradunak horretan lanean ari dira.
- Ongietorri festa: ideia bera eta antolaketa politak direla aipatzen da. Festa ospatuko zenaren jakinarazpena berandu iritsi zela eta familia batzuk gogoz geratu zirela diote hainbatek. Data finkoa izango bada, Ikastolako egutegian finkatzea proposatzen da (Ikastola Egunarekin egiten den bezala, adibidez).
Kilometroak 23
Gertu diren hitzorduen jakinarazpena noiz bidaliko den, batzordeetan izena eman dutenekin harremanetan noiz jarriko diren, eta denda ibiltarirako (abenduan ekingo dio martxari) txanden berri noiz izango den galdegiten da. HHko familiek haur txikiak dituzte eta antolatu ahal izateko informazioa ahal bezain azkarren helaraztea eskertuko lukete.
Gure komunitatea indartzenko eta parte hartzen jarraitzeko, barneko dinamikak antolatzen jarraitzea goraipatzen da (ongietorri festa bezalako bat, Kilometroei begira). Izan ere, azaroaren 4ko aurkezpena oso ekitaldi formala izango dela irizten da.
Gau Beltza
Bost antortxero eskatzen dira. Taldeetan zabalduko da deialdia. Hala ere, oso zaila ikusten da; haur txikiekin ondoan joaten nahiko lan izango dutelako familiek.
Esmalteriako Ostiralak
Aurreko ikasturtean Esmalteriako Ostiralak ekimena jarri zen martxan eta balorazioa positiboa da. Aurten berriz antolatuko dira hitzorduak. Berritasuna izango da 0-3 eta 3-6 urte arteko haurrentzako proposamenak egingo direla; ez lehenentzako bakarrik direnak. HHko Guraso Batzordeak egokia dela deritzo. Parte-hartzaile kopurua mugatua izanik, Ikastolakideek lehentasuna izan beharko luketenaren galdera egiten da.
Galde-eskeak
- HH3ko familiek beren haurrek jangelan jaten duten edo ez dutenaren informaziorik ez dute. HH2n papera dago gelako atean, baina HH3n ez dago ezer. Inikako funtzionalitatea martxan jarri arte nola jakinaraziko den galdetzen da.
- HH3ko familiek diote atseden txokoa ez dagoela lo egiteko egokitua. Guraso Batzordetik galdera egin zaie ea zenbat familia diren haurrek siesta behar dutela uste dutenak.
- Baso-eskola: Berriak izanik, HH3ko taldeen antolaketaz galdetu da.
- Ekimen herritarrak antolatzean, gurasoen parte-hartzea eskatzen denean, informazioa osatzea eskatzen da: ordu-tartea, familia kopurua, zereginak…
- HH5eko taldeen berrantolatzeaz galdegiten da. Zein irizpideren arabera egiten diren LH 1. mailarako talde berriak.