HHko Guraso Batzordearen 2021-2022 ikasturteko bigarren bileran ondorengo gaiak landu dira.
Aurreko bileraren aktaren onepena
Arazorik gabe onartu da.
Batzorde ezberdinetako informazioa: jarraipen batzordea eta artezkaritza.
Jarraipen batzordea:
- Salto gela Esmalterian egingo dute.
- Munchi ingelesean: egingo dute.
- Argazkiak: oraindik lanketa egiten ari dira baina sinatzen ez dutenen umeak argazkitik aterako dira. HH2ko argazkiei dagokienez, zuzendaritzatik esan da ez zegoela argazkirik baina azken bileran erakutsi zituzten, beraz, badaude. Argazkien baimenarekin zalantzak daude eta puntu batzuk argitzeko beharra dagoela uste dugu. Gainera, gurasoen arteko baimena sinatzeko proposamena egin dute zenbaitek argazkiak elkarbanatzeko. Urteko ekitaldi berezietako argazkiak gurasoek jasotzeko aukera planteatu nahi dugu hezkuntza Batzordean.
- Proiektu pedagogikoa aldatzeagatik ez dela liskar gehiago egon diote. Txoko ezberdinetara motibatzen dira umeak. Txokoak erabiltzen dira matematika, idazketa eta abar lantzeko. Kontzientzia fonologikoa lantzen dute.
- Baso-eskola: urtean 2-3 egun osoko jardun.
Artezkaritza:
- Baso eskola curriculumaren barne dago, txango tratamendua izango luke eta txangoak ordaintzen dira. Proiektua oraindik finkatu gabe dagoenez, Ikastolak bere gain hartuko ditu oraingoz kostuak. Finantzazioa bilatzen saiatuko dira. Tarifikazio sistemaren hausnarketa egingo da eta hori egin arte ez litzateke logikoa tarifa berri bat sartzea. Ikastolako komunitate osorako tarifa solidario bat planteatu liteke?
Horrek aurrekariak sortuko lituzke.
———
- Menuan aldaketak: Galdera izan da ea argitaratzen den menutik aldaketa asko izaten diren. HHn plater batzuk aldatzen dira, LHko menua batzuetan egokitzen da HHrako.
- HH2ko ordezkariak finkatzean batzorde ezberdinetarako antolaketa egin behar da.
- Ez mugatzea bileretara bakarrik, parte-hartze irekiagoa.
Galde-eskeak
- HH5eko guraso baten proposamena: “Una carta, una sonrisa” ekimenean parte hartzeko (La Palma)
- Goizeko zaintzan 8ak baino lehen sartzen diren umeek gosaritxo bat emateko proposamena (bakoitzak jateko zerbait eramanda emango al liekete ume talde handiena sartu aurretik?)
- Zergatik hainbeste irteera parkeetara? Hori galdetu du guraso batek. Batzordean ados gaude irteerekin, agian ekintza ezberdinetarako aprobetxa daitezke, beste lanketa batzuk egiteko?
- Linoko jolas-garaian mugaren bat jar liteke? Batzuetan arriskuak izaten dira (adibidez, garbiketako kamioiekin). Irtenbide zaila, eremu publikoa eta pribatuaren arteko muga delako. Maiderrek instantzia sartuko du udaletxean galdera egiteko. Zuzendaritzari eskatu dakioke ere Ikastolaren izenean sartzeko.
- Urriaren 12ko ez-jaiaren zergatia: hezkuntza Batzordean galdetu beharko da.
- Gau Beltzaren inguruko informazioa. Nola egingo da egunean bertan? Aurretik lanketaren bat egingo da geletan?
- Ikasturteko egutegia lehenago ezagutarazteko eskaera: Ezinezkoa da Jaurlaritzatik apirilean finkatzen dutelako eta ondoren Hezkuntza Batzordean onetsi behar delako.