HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea DBH: 5. buletina (25.06.12)

DBHko Guraso Batzordearen 2024-2025 ikasturteko bosgarren bileran ondorengo gaiak landu dira:

DBHko guraso batzordearen 2025-26 ikasturteko bilerak

Urriaren 13-19an egingo da DBHko guraso batzordearen 2025-26 ikasturteko lehen bilera; ikasturte hasierako guraso bilera orokorrak pasata eta hala dagokien ikasgeletan guraso ordezkari berriak jada izendatuta. Urriaren 13-19ko bileran adostuko da ikasturteko gainontzeko bilkuren egutegia.

Hezkuntza Batzordea: maiatzeko bileraren deskargua

2025eko maiatzaren 21ean egin zuen Ikastolako Hezkuntza Batzordeak bilera eta bertan landutako gaien deskargua egin da Guraso Batzordean (hemen ikusgai 2025eko maiatzaren 21eko Hezkuntza Batzordearen bileraren deskargua).

Jarraipen Batzordea: hurrengo bilerako gaien aurkezpena

DBHko Jarraipen Batzordearen hurrengo bilera ekainaren 16an egingo da. Gai-zerrenda aurkeztu da, gurasoek gai-zerrenda horretara gehitu nahi dituzten gaiak adostu dira eta Jarraipen Batzordearen bilerara zein guraso ordezkari joango diren erabaki da.

Bestelakoak | Galde-eskeak

  • Ikastolaren Telegram kanala: Ikastolak X sareko jarduna eten eta Telegram kanala jarri du abian, besteak beste, mezuak itzultzeko aukera ematen duelako, kanalak sortuz aldi bereko itzulpena egiteko aukera ematen duelako, pribatutasuna babesteko aukera handiagoa ematen duelako, eta merkatu digitala menderatzen duten plataformetatik aldentzeko aukera ematen duelako.
  • 2025-26 ikasturteko zerbitzu osagarri eta bestelakoen zenbatekoak: Ikastolako zenbatekoak igo egingo dira 2025-26 ikasturtean (Inikaz eman zen horren berri Urteko Ohiko Batzar Nagusiaren deskargua egitean eta 2025-26 ikasturteko zerbitzu osagarrien kontratazio-epea ireki zenean). DBHko guraso ordezkari batek LHko batekin hitz egingo du zenbateko horiei buruzko bilerara joateko gonbita guraso ordezkariei ez ezik interesa izan dezakeen guraso orori egiteaz.
  • DBH3ko ikasbidaia: guraso batek aipatu du aurtengo DBH3ko ikasbidaia soila izan dela bere iritziz, zerbait gehiago lantzeko aukera egon daitekeela deritzo.