HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea DBH: 1. buletina (2023.10.10)

DBHko Guraso Batzordearen 2023-24 ikasturteko lehen bileran ondorengo gaiak landu dira.

DBHko guraso batzordearen bileren 2023-24 ikasturteko egutegia

Orain artean, DBHko guraso batzordearen bilerak hilaren lehen ostegunetan egin izan dira. 2023-24 ikasturtean jaiegun dezente daudenez hilaren lehen ostegunetan, DBHko guraso batzordearen bilerak hilaren bigarren ostegunetan egingo dira. (Lekua: Linoko eraikina | Ordua: 18:30).

Zenbaitetan, arrazoi jakinengatik, baliteke eguna aldatzea (adibidez, eskola egutegiaren proposamena maiatzaren erdi-bukaera aldean aztertu eta erabaki ohi dela jakinda, maiatzeko bilera gai hori garaiz eta aurrez aurre aztertzeko moduan finkatuko litzateke).

Kilometroak 23: balorazioa

Balorazio xehea egiteke dagoenaz jakitun, proiektuak aurrera ateratzeko adina diru atera ote den eta atera dena zer egiteko erabiliko den zehaztea eta horren berri ematea egokia litzatekeela aipatu da.

Jarraipen Batzordea: deskargua

Urriaren 5ean DBHko Jarraipen Batzordearen (etapako guraso eta zuzendaritza-taldeko ordezkariek osatzen duten organoa) bilera egin zen. 2023-24 ikastutea hasi berritan, ondorengo gaiez hitz egin zen:

  • eskola egutegiaren eta egutegi akademikoaren xehetasunez (Ikastolako webgunean daude)
  • 0 ebaluazioaz
  • behar berezien alorrerako giza baliabideez
  • orientazio mintegiko aldaketez
  • Hedatze saioez (eskaintzaren beraren nolakotasunaz eta familien ekarpen nahiz parte-hartzeaz)
  • Ikastolako guraso eskolaz
  • sakelako telefonoaren Ikastola barruko erabilera-irizpideez
  • ikasturte amaierako bidaiez (planteamendu aldaketa dago iraupenari eta helmugari dagokionez)
  • “Familia Laguna” programaz (etorri berriak diren familiei familia bidelagunak topatzeko programaz)

Guraso ordezkarien ekarpenak: azpimarra nagusiak

  • Azterketak urriaren 13an: Badirudi azterketa batzuk jarri zirela urriaren 13an. Eskola-egutegia onartu zenean, ezin zela adostu zen. DBHko guraso ordezkariak pasako du abisua Ikastolako zuzendaritza-taldera.