ETAPA MAILAKOAK
Berreskurapenen inguruan
Abenduko bigarren astean berreskurapenak ditugu eta horiek INIKAn nola erregistratu argitzeko pildoratxo hau prestatu dugu.
Laburbilduz, mezu garrantzitsuena bakarra da. Berreskurapenaren zutabea ahal den zehaztapen maila baxuenari gehitu behar zaio. Izan ere, konpetentzia espezifiko bati gehitzen badiozue, buletinak gero ez du konpetentzia espezifiko osoaren berreskurapen zutabea irakurriko eta buletinera eramango. Konpetentzia ezpezifikoaren zutabea bakarrik eramaten du buletinera eta ez horren berreskurapenera. Hortaz, berreskurapen zutabea konpetentzia espezifikoaren barruan sartu behar da, ondoren, aldaketa konpetentzia espezifikoan eragin dezan.
Edozer kezka edo arazo, guregana gerturatu.
Zuzendaritza eta berrikuntza taldea.
2. ebaluazioko lan osagarriak
2. ebaluazioa abiatu dugu eta aldaketarekin batera, lan osagarrien arduradunak aldatzen dira. Zerrenda irakasle-geletan duzue ikusgai.
NJPen inguruan
Ebaluazio bileretan eskatu dizuegun bezala, ikasturte hasieran NJPen xehetasunak jasotzeko sortu genuen taula berrikusi eta osatu behar dugu. Gehiengoa horretan lanean aritu dela ikusi badugu ere, oraindik arlo edo irakasle batzuen informazioa falta dugu. Esan bezala, dokumentu horrek osatuta eta eguneratuta egon beharko luke egunerokoan neurri horiek aplikatzen ditugula bermatzeko.
Horrez gain, momentu honetan informazio hori buletinerako behar dugu: indartze neurriak edo errefortzua jasotzen duten ikasleen kasuan, banan-banan errefortzu hori zein irakasgaietan jasotzen duten zehaztu behar dugu. Lan hau zuzendaritza taldeak egingo du, baina informazio hori zuen eskutik jaso behar dugu irakasle bakoitzak baitaki zehazki zer egiten duen ikasle bakoitzaren kasuan. Beraz hauxe da eskaera (orain arte egin ez baduzue): irakasle bakoitzak bere ikasleen errepasoa egingo du eta bere arloan egokitzapenak egin dizkion ikasleen kasuan, taula honetan zehaztu beharko du, “Sarbide” zutabean bere irakasgaiaren izena idatziz.
Aldez aurretik, mila esker!
Zuzendaritza taldea
Blaitu Kluba
BLAITUKO BILERA
Datorren astelehenean, abenduak 1, 13:05ean Blaitu klubeko ikasle batzuk geletan faltako zaizkizue HHko Euskararen Eguna prestatu behar baitute.
Eskerrik asko,
Sara
DURANGOKO IRTEERA
Abenduaren 5ean, ostirala, Blaituko ikasleek goiz pasa egingo dute Durangoko Azokara. Xehetasunak eta ikasleen zerrenda Calendar-en daude ikusgai.
Mila esker!
Euskaraz Bizi lantaldea: Euskararen Eguna
Aurreko batean klaustroan jakinarazi genizuen moduan, aurtengoan Euskararen Egunean, asteazkena, abenduak 3, plangintza berezia izango dugu. Xehetasunak Calendar-en dituzue ikusgai. Inork zalantzarik izango balu, galdetu lasai taldeko kideren bati (Enara, Lur edo Sara).
Ongi izan!
Irakurzaletasun lantaldea
BELDURREZKO IPUIN LEHIAKETA
Beldurrezko ipuin lehiaketara aurkeztu diren lanak irakurtzeko eta balorazio emateko boluntarioen bila gabiltza. Laguntzeko prest bazaude, abenduaren 3tik aurrera Itxaro Sarasola edota Ane Sobrevielarengana hurbildu zaitezkete ipuinak eskuratzeko. Mila esker!!
IRAKASLEOK ERE IRAKURLE
Datorren osteguneko (DBH 1, 2 eta 4) eta ostiraleko (DBH 3) 3. saioetan irakurketaren inguruko jarduera bat egingo dugu. Ikusi Calendar. Bertan bi dokumentu izango dituzue: jardueraren azalpen orokorra, eta gelan erabili dezakezuen aurkezpen digitala. Oharra: irakurzaletasuna bultzatzea guztion ardura denez, zuen inplikazioa ezinbestekoa da, horregatik, norberak bere irakurketaren esperientzia aurrez prestatua ekartzea komeni da.
Euskal Olinpiadak
Aurten ere Orereta, Haurtzaro eta Oiartzoko ikasleek, elkar ezagutzeko asmoz, Euskal Olinpiadak egingo dituzte. Horretarako, datorren ostegunean, abenduaren 4an goizeko 08:15ean, talde motorreko (Orereta/Haurtzaro/Oiartzo) ikasleekin batera lehen bilera egingo dugu. Beraz, zuetako batzuek osteguneko lehen bi saioetan DBH4ko ikasle batzuk faltako dituzue. Zerrenda Calendar-en duzue ikusgai, besterik gabe, hutsegiteetarako kontuan izan, mesedez.
Eskerrik asko.
Enara
Calendar-ari lotutakoak
IRAKASLEAK
- Hedatze: Astelehenean eta asteartean, Hedatze akademikoa izango dugu.
- IHMO: Astelehenean, Ikastolon Hezkuntza Marko Orokorraren inguruko aurkezpen saioa jasoko dugu. 14:30ean liburutegian elkartuko gara.
- Guraso bilerak: Asteartean eta asteazkenean, aurrez aurreko bileretarako tarteak izango ditugu.
- Adimen artifiziala: Asteartean, formakuntzaren 3. saioa eskainiko da Oiartzon 15:00etatik 16:30era.
IKASLEEKIN
- Errugbiko hastapen saioak: Asteartetik ostiralera, gorputz hezkuntzako saioetan errugbiko hastapen saioak jasoko dituzte 4. mailako ikasleek.
- Baketik: Astearte eta ostiralean, 4.mailako ikasleek bide-hezkuntzari buruzko antzerki-forumean parte hartuko dute. Xehetasunak Calendar-en dituzue ikusgai.
- Euskararen Eguna: Asteazkenean, plangintza berezia izango dugu. Xehetasunak Calendar-en dituzue ikusgai.
- Garabide: Ostegunean, kulturartekotasunari eta aniztasunari buruzko saioa jasoko dut 3. mailako ikasleek. Xehetasunak Calendar-en dituzue ikusgai.
- Irakasleok ere irakurle: Ostegun eta ostiralean, irakurzaletasun lantaldeak prestatutako proposamena gauzatuko dugu ikasleekin. Xehetasunak Calendar-en daude ikusgai.
- Irteera Durangoko Azokara: Ostiralean, Blaituko ikasleek goiz pasa egingo dute Durangoko Azokara.
IKASTOLA MAILAKOAK
Solasean: norberaren hausnarketa eta bakarkako elkarrizketak
Iaz hasitako bideari jarraituz, aurtengo ikasturtean ere izango dugu Solasean. Langile atariko gainaldeko azpimarretan duzue norberaren hausnarketa egiteko eta bakarkako elkarrizketarako hitzordua hartzeko aukera. Hausnarketa denok egingo dugu; bakarkako elkarrizketa, berriz, iaz egin ez zutenek (iaz egin zuen norbaitek aurten ere egin nahi balu, ez dago inongo arazorik). Bata egiteko eta besterako hitzordua hartzeko epea urtarrilaren 11n amaituko da.
Bakarkako elkarrizketarako hitzordua hartu aurretik, norberaren hausnarketa egin behar da; eta gutxienez hiru egun lehenago hala dagokion gidariari bidali behar zaio. Epe hori gutxi gorabeherakoa da, baliteke gidariak egun gehiagoko tartea eskatzea. Bestalde, jakizue, gidariek elkarrizketak modu orekatuan egin ditzaten, jasotako eskaeren arabera beteko direla gidari bakoitzaren hitzorduak eta, beraz, hortik aurrerako eskatzaileek beste gidari bat aukeratu beharko dutela.
Artezkaritza Kontseilua: azaroko bilera
Azaroaren 26an egin zen Artezkaritza Kontseiluaren azaroko bilera. Bertan landutako gaiak ez daude itxita, lanketa luzeagoa behar dute. Ez da erabakirik hartu eta hortaz, aurrerago emango da horien berri; hala dagokionean eta hala dagokien bideak erabiliz. Beraz, ez da Artezkaritza Kontseiluaren azaroko bileraren deskargurik zintzilikatu langile atarian.
Ikasleen irudi-baimen eguneratuak ikusgai Inikan
Ikasle bakoitzaren irudi-baimen eguneratuak ikusgai daude Inikan, ikasle bakoitzaren fitxan. Non? Ikaslearen datuen atalean, behean eskuinaldean.
“Tik”a badu eta beltzez badago, baimena duenaren seinale; gorriz badago eta “tik”-ik ez badu, baimenik ez duela esan nahi du.
Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua
Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Hezkuntza birpentsatzeko gakoak ematea helburu duen Nélida Zaitegi de Miguelen “Alto y Claro” liburuaren aurkezpena eta osteko solasaldia gehitu dugu. Langile atariko prestakuntza eta jardunaldien atalean topatuko dituzue xehetasunak.
HIZPRO | Abenduko kalko okerra
Eskura duzue abenduko kalko okerra Blaitu Klubaren atariko Jantzi euskaraz atalean. Ohi bezala, tutoreen esku geldituko da posterra inprimatzearen ardura.
Blaitu – Euskaraz Bizi | Euskararen eguneko pregoia
Abenduaren 3a ate joka dugunez, Blaitu Klubak Euskararen Eguneko pregoia prestatu du, geletan egunari hasiera emateko ikus dezazuen. Blaitu Klubaren atarian (emisio berezietan) topatuko duzue bideoa.
Gabonetako saskien zozketa
Ohiturari jarraituz, aurten ere DBHko eraikinean Orereta-Oiartzoko gabonetako saskiak zozketatuko ditugu.
Ikastolako langile guztiak izena ematera animatu nahi zaituztegu! Zozketa abenduaren 19an egingo dugu eta horretarako 10€ jarri beharko ditugu. Parte hartu nahi baduzue, galdetegi hau bete, mesedez. Horretarako azken eguna abenduaren 5a da. Dirua jasotzekoa, berriz, abenduaren 10a.
Etapa bakoitzean arduradun batek jasoko du dirua:
- HH: Amaia Pascua
- LH: Imanol Mitxelena eta Maria Eugenia Otermin
- DBH + zerbitzuak: Nerea Laurenz
- BATX: Janire Urrestarazu
Mila esker eta… ZORTE ON GUZTIOI!!!
Matrikulazioa 2026-27: testuinguruaren azterketa
Urtero matrikulazio-garaia heldu aurretik egin ohi dugun azterketa (herriko jaiotza kopuruari eta haien jatorriari buruzkoa) hemen duzue ikusgai.
BESTELAKOAK
Katalogoa.eus: Euskarazko Produktuen Katalogoa
Euskarazko Produktuen Katalogoa 1998an Nafarroako udal gutxi batzuek abiatu zuten ekimena da, egun ehundik gora toki-entitatek sustatzen dutena. Besteak beste, 16 urte bitarteko gazteentzako euskarazko kultur produktuen bilduma eguneratua egitea da helburua. Eguberriak ate joka ditugunez, interesgarria izan daitekeelakoan, www.katalogoa.eus webgunean hainbat eta hainbat opari-aukera topatuko dituzue.
Hainbat artikulu interesgarri
- “Ikastola: euskarak behar zuen eskola” (Berria)