HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (25.10.17)


ETAPA MAILAKOAK


Gau Beltzerako boluntarioak

Desfilearen aurretik eta desfilean zehar, hainbat ardura bete behar ditugu, eta horretarako, langileon parte-hartzea ezinbestekoa da. Hona hemen egun horretan bete behar diren arduren zerrenda eta ardura bakoitza betetzeko behar den pertsona kopurua. Animatu, ederki pasako dugu eta!

Oiartzo-Haurtzaro-Orereta koordinazioa

Aurten, hiru ikastetxeon arteko elkarlana bermatzeko asmoz, hiru koordinazio bilera egingo ditugu 15:00etatik 17:00etara (urriak 29, otsailak 18 eta apirilak 29). Datak Calendarren txertatu ditugu, xehetasunak finkatu bezain pronto izango dituzue ikusgai.

Beraz, urriaren 29an, 14:00etan, bazkaldu ondoren ekingo diogu koordinazioari. Etapa barruko lantaldeei dagokienez, urriaren 29an finkatuta genuen tartea azaroaren 5era pasa dugu. Etapa arteko lantaldeei dagokienez, malgutasunez eta konfiantza osoz antolatuko dira beste etapetako lankideekin aste horretan.

Klaustrokide guztien presentzia bermatzeko, asteazkenetako zigorturik ez dugu izango aste horretan, hurrengo astera pasako ditugu.

EmanTik

Kaixo, lankide:

Aste honen hasieran arazoren bat izan dugu EmanTik-ekin, baina printzipioz dena konpondu dugu eta, ondorioz, astelehenetik aurrera ikasleek arazorik gabe klikatu ahal izango dute. Gogoratu egunero lehen orduan eta jolasgaraiaren ostean bete beharko dutela, eta gaia seriotasunez hartzeko eskatu behar diegula. Arazoren bat antzemango bazenute, adierazi lasai niri.

Unai

Jolasleku lantaldea

Batzuetan, espazioren baten zaintza ala arduraren bat (komunak ireki ala gelak ireki) ahaztu egiten zaigula ikusi dugu. Hori konpontzeko asmoz, nahi baduzue, txantiloi hau betetzeko aukera duzue, zuen zaintza kideen artean espazioak eta ardurak banatuak egon daitezen.

Aurten erreleboak egitearen ideia alde batera utziko dugu, baina mapa horiek oraindik erabilgarriak dira espazioak banatzeko momenturako. Beraz, nahi baduzue horiek erabili!

Azkenik, oroitu mesedez aurten ez dugula jolasgaraietako zaintzaren zaintzarik. Ondorioz, gure zaintzara ateratzerik ez badugu, gure ardura da beste norbaitekin trukea egitea, hutsune hori beteta gera dadin.

Mila esker!

Calendarrari lotutakoak

IKASLEEKIN

  • Zeuk aukeratu: Asteartetik ostiralera, 1. mailako ikasleek buru osasunaren prebentzioa eta sentsibilizazioa sustatzeko saioak jasoko dituzte. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.

IRAKASLEAK

  • Hedatze: Astelehen eta asteartean, Hedatze akademikoa izango dugu.
  • Berrikuntza: Astelehen eta asteartean, lan saioak izango ditugu liburutegian 14:30ean. Xehetasunak Calendarren izango dituzue ikusgai.
  • Monografikoak: Asteazkenean zenbait ikasleren inguruan hitz egingo dugu. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.

IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Bizipoza elkartearen udazkeneko 9. jardunaldia (aurtengoa, heriotzaren pedagogiaz) eta Unearen “lateralitatea eta ikasketa” ikastaroa gehitu ditugu. Langile atariko prestakuntza eta jardunaldien atalean topatuko dituzue guztiaren gaineko xehetasunak.

Komunikazio ez-bortitza: urriko bideo-pilula

Irailean hasi ginen Ikastolan sor daitezkeen egoera zail eta deserosoak kudeatzen laguntzeko bideo-pilulak zabaltzen. Ikusgai izango dituzue hala behar edota nahi duzuen aldiro langile atariko informazio praktikoa atalean, ongizatea eta garapena sailean. Hilero bideo-pilula bat zabalduko dugu, hilabetearen hirugarren astean; eta hemen da bigarrena, urrikoa.


ETAPA ARTEKOAK


HH-LH-DBH | Osasun eta arreta emozionala Ikastolan, zertan gabiltza lanean?

Pasa berria da Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna, urriaren 10a. Horren aitzakian, buru osasuna zaindu eta arreta emozionala eskaini eta lantzeko Ikastolan egiten ditugunen bilketa egin dugu. Langile atarian, albisteen atalean, duzue irakurgai bilduma.


BESTELAKOAK


XLV. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa: lanak aurkezteko epea zabalik

Zabalik da Ereintza elkarteak antolatzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Azaroaren 1a da lanak aurkezteko azken eguna. Interesgarria irudituz gero, hemen informazio xeheagoa eta parte hartzeko baldintzak.

Hainbat artikulu interesgarri