HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (25.10.10)


ETAPA MAILAKOAK


Ebaluazio bileretan sartutako denboraren inguruan

Aste honetako ebaluazio bileretan, bi egunetan bukatu arte geratu diren irakasleek ordubete gehiago sartu dute. Horretarako dugun ordu poltsatik (16 ordu) egingo dugu deskontua.

Prozedurarik gabeko komunikazio gutuna familiei

Lehen klaustroan azaldu genizuen bezala, bizikidetzaren aurkako jokabideen komunikazioa ezin dugu modu egokian egin Inikaz. Ohiko prozedurarik gabeko bizikidetzaren aurkako jokabideen kasuan (onarpena eta erreparaziorako asmoa dagoen kasuetan), Inikako komunikazioa findu bitartean, gutun eredu hau erabiltzea proposatzen dugu: OIKSen 2 Prozesuak -01 Hezkuntza  -02 Tutoretza eta Orientazioa -7 Gatazkak -Arau hausteak karpetan dago. Onarpena dagoenez, dekretua ez dela aplikatuko eta prozesu hezitzailea jarri dela martxan azpimarratzen du.

Prozedurari buruzko zalantzarik baduzue, jo lasai gugana.

Zuzendaritza-taldea

EmanTiken hasiera

Gogoratu, datorren astean, EmanTik betetzen hasiko direla ikasleak. EmanTik egunero beteko dute: goizero, 1. orduan eta 4.ean. Aukerako gaia dagoen orduan 2. eta 5. orduan egingo dute. Gogoratu klikatzen hasi aurretik egoera testuinguratzea (ikasleak kokatu, barrura begiratu dezatela…). Argibideak klasean izango dituzue ikusgai (kartel formatuan).

Hemen esteka: https://plataforma.kanjoemotion.com.Printzipioz, ikasleek emailez jaso dituzte bertan sartzeko erabiltzaile-izena eta gakoak.

Adimen artifiziala

Gogoan izan ikastaroaren azken saioa datorren asteartean izango dela (15:00-16:30).

Palestina: Ikastolako elkartasun elkarretaratzea

Urriaren 16an, Agirre Lehendakariaren plazan 17:30ean, ume palestinarren aldeko elkarretaratzea egingo dugu Ikastolako familia, ikasle eta langileek. Urriaren 6tik 15era bildutako zapatak hara eramango ditugu eta argazkia aterako dugu. Parte hartzera animatzen zaituztegu!

DBHko Blaitu Klubeko arduradunen mezua

Kaixo, lankideok:

Jakinarazi nahi dizuegu datorren ostegunean, urriak 16, 3. orduan Blaituko ikasleak ez dituzuela gelan izango. Hemen duzue ikasleen zerrenda. Eragozpenik izatekotan, jar zaitezte gurekin harremanetan.

Eskerrik asko,

Iñaki eta Sara

Calendarrari lotutakoak

IRAKASLEAK

  • Koordinazio saioa: Astelehenean MINTEGIKA elkartuko gara.
  • Norberaren lanak: Asteazkenean lan pertsonalerako tartea izango dugu.
  • Lantaldeak: Asteazkenean lantaldeek biltzeko tartea izango dute.

IKASTOLA MAILAKOAK


Urriak 15: egun osoko lanuzterako deialdia

Egun osoko lanuztera deitu dituzte Hego Euskal Herriko hezkuntza sistemako langileak (haur eskoletatik unibertsitaterainokoak) hainbat sindikatuk, “Genozidioarekin negoziorik ez! Hezkuntzako langileok Palestinarekin!” lelopean. Antolaketa kontuengatik, eskertuko genizueke, ahal izatera, zuen ikas-etapako edo saileko arduradunari urriaren 15eko zuen asmoen berri ematea. Mila esker, aldez aurretik.

Gau Beltza 2025: hainbat ohar

Dakizuen bezala, datorren urriaren 31n, Gau Beltza ospatuko dugu; euskara eta euskal kultura sustatzeko Ikastolak antolatzen duen ekimena. Jarraian, egunaren inguruko informazioa:

GELAKO LANKETAK

Segidan, datozen asteetan ikasleekin gelan landu beharreko materiala duzue: HH | LH | DBH

Horrez gain, iaz sortu genuen unitate didaktikoa ere baduzue ikasleekin bestelako jarduerak egiteko.

DESFILEKO PARTE-HARTZAILEAK

  • LH2-3-4: dantzariak
  • LH5: Kriseilu eramaileak
  • LH6: Musikariak
  • DBH: Zankolariak
  • DBH: Zirikatzaileak

Ikasleei desfilean parte hartuko duten galdetuko diegu eta tutoreak bere gelako ikasleen zerrenda osatuko du egunean bertan nor egongo den jakiteko. Irakasleen ardura izango da ikasleen artean parte-hartzea sustatzea.

EGUNEKO ARDURAK

Desfilearen aurretik eta desfilean zehar, hainbat ardura bete beharko ditugu, eta horretarako, langileon parte-hartzea ezinbestekoa izango da. Hona hemen egun horretan bete beharko diren arduren zerrenda eta ardura bakoitza betetzeko behar den pertsona kopurua. Animatu, ederki pasako dugu eta!

Azkenik, jakin, urriaren 24an mozorroari buruzko informazio orria banatuko zaiela HH eta LHko ikasleei. Datozen asteetan, informazio gehiago emango dizuegu: desfileko kokalekuak, hitzorduak…

Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Alcagi elkartearen gaitasun handiko ikasleen arretari buruzko XIV. jardunaldiak eta Hik Hasiren 0-6 urteko haurren hezitzaileentzako “Hezitzailea non, haurra han” jardunaldia gehitu ditugu. Langile atariko prestakuntza eta jardunaldien atalean topatuko dituzue guztiaren gaineko xehetasunak.

Nafarroa Oinez 2025: gelako lanketarako materiala

Jakingo duzuenez, datorren igandean, urriaren 19an, Nafarroa Oinez jaia egingo da Atarrabian. Hori dela eta, euskara lantaldetik gelan lantzeko dokumentu hau prestatu dute.

Nafarroa Oinez 25: autobusa Ikastolatik

2025eko Nafarroa Oinez festa urriaren 19an egingo da Atarrabian “Buruz, bihotzez, oinez!” lelopean. Ikastolak hara joateko autobusa antolatu du, Atarrabiako eta Nafarroako Ikastolek guztion babesa eta ekarpena zinez eskertuko baitute.

Autobusa Niessengo geltokitik (Donostiarako noranzkoan) aterako da goizeko 9:00etan eta 19:00etan abiatuko da Atarrabiatik bueltan herrira. 13€ (helduak) eta 10€ (adin txikikoak) kostako da joan-etorria.

Nafarroa Oinezera Ikastolak antolatutako autobusean joan nahi izanez gero, Esmalteriako (15:30-17:30) edo Añabitarteko (08:00-16:30) bulegotik pasa zaitezkete txartelak erostera. Erosoagoa bazaizue, eskatu etapako zuzendaritza-taldeko kideren bati edo zuen saileko arduradunari eta haren bitartez helaraziko zaizkizue tiketak.

Esmalteriako Ostiralak 2025-26 martxan jartzear

Esmalteriako Ostiralak ekimenaren helburua da 0-6 urte bitarteko haur eta haien familientzako euskarazko aisialdi-eskaintza osatzea, eragile ezberdinen laguntzaz ondutako gisa ezberdinetako proposamenez gozatzeko aukera emanez; hilean behin, ostiralez eta Esmalterian. Ikastolako zein hala nahi duen familia ororentzako saioak izaten dira.

Esmalteriako Ostiralak 2025-26 martxan jartzear da. Langile atarian (gainaldeko azpimarretan) duzue eskaintza eta izena emateko aukera.

Mari Domingiren Errepublika Magikoa 2025

Aurten, Mari Domingiren Errepublika Magikoa abenduaren 6tik 22ra egongo da zabalik asteburu eta jaiegunetan.

Mari Domingiren Errepublika Magikora bisitan etorri nahi izanez gero, aurrez sarrera erosi behar da www.maridomingi.eus webgunean (langile atarian ere baduzue aukera). Iaz bezala, %25eko deskontua izango dute Ikastolako familiek eta langileek: 2€ko deskontua sarrera bakoitzean (bost sarrerara arte). Hala nahi izanez gero, eskatu deskontu-txartela zuen ikas-etapako zuzendaritza-taldeko kideren bati edo saileko arduradunari. Sarrerak erostean kode hori sartzeko aukera izango duzue eta webguneak berak aplikatuko dizue deskontua automatikoki.

Sarrerak salgai daude jada. Anima zaitezte eta anima itzazue zuen ingurukoak ere Mari Domingiren Errepublika Magikora! Eskutitzak jasotzeko zain izango duzue Mari Domingi, salda bero eta guzti!


ETAPA ARTEKOAK


LH | ETN yoga saioak irakasleentzat ostiral eguerdietan

LHko irakasleek yoga saioak izango dituzte ostiral eguerdietan ikasturte honetan. Pasa den astean izan zuten lehena.

ETN izena jarri diote ekimenari; inguruarekin eten eta nor bere buruarekin konektatzeko: norberaren zaintzarako eta ongizaterako, ingurukoen zaintza eta ongizatean eragin eta laguntzeko. Atsegina eta baliagarria izan dadila ekimena!


BESTELAKOAK


Errigora: auzolan eguna Ablitasen urriaren 25ean

Udazkenarekin batera, aurtengo “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina prestatzen hasia da Errigora. Aurten ere kanpainan banatuko diren saskiak osatzeko auzolan erraldoia egingo da Ablitasen. Urriaren 25ean izango da. Egun osoko egitaraua prestatu dute, euskara eta elikadura burujabetzaren aldarria zabaltzeko asmoz. Hemen duzue egitaraua eta auzolanean izena emateko aukera. Anima zaitezte!

Araba Euskaraz 2026 aurkeztu dute

Atzo aurkeztu zuten Araba Euskaraz 2026. Amurrioko Aresketa Ikastola laguntzeko xedea izango du datorren urteko edizioak; eta Amurrion bertan egingo da (ez Olarizun, azken urteetan bezala). Ekainaren 14an izango da hitzordua “Taupadak berpiztu!” lelopean. Irakurri xehetasun gehiago.

Konfekoop aldizkariaren 106. zenbakia

Konfekoop-ek, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak, aldizkaria argitaratzen du hiru hilabetero. Hemen duzue irakurgai azken alea; tartean irakaskuntzaren atala ere bada.