HIZKUNTZAK

Artezkaritza Kontseilua: 2. buletina (24.11.27)

Gai hauek landu dira 2024ko azaroko Artezkaritza Kontseiluaren bileran.

Zaintza Batzordea

Ikus Artezkaritza Kontseiluaren iraileko bileraren buletina.

Bazkidetza motak

Ikus Artezkaritza Kontseiluaren iraileko bileraren buletina.

Ikastolaren Compliance eta barne araudia

Bi dokumentuak lantzen ari da eta horretan jarraituko du Artezkaritza Kontseiluak. Helburua hurrengo Urteko Ohiko Batzar Nagusira eramatea da, hari baitagokio onarpena.

Ikastolako jangelaren bideragarritasuna

Ikastolako jangelak galerak ditu eta horiek gutxitzeko proposamenak pentsatzen eta lantzen ari dira Artezkaritza Kontseilua zein Guraso Batzordeak, besteak beste.

2024ko Erriola Guneko irabaziak

1700€ko irabaziak izan ditu 2024ko Erriola Guneak. Añabitarte Guraso Elkartea entitate gisa aktibatu berri da eta Erriola Guneko 2024ko irabaziak Añabitarte Guraso Elkartearen eratze-gastuak estaltzeko erabiliko dira.

Matrikulazioa 2025-26: aurretiazko azterketa | testuinguruaren azterketa

Urtarrilaren amaieran-otsailaren hasieran izaten den matrikulazio-kanpaina martxan jarri aurretik urtero egiten den egoeraren azterketa aurkeztu da. Egoera zaila izanik, 2024-25 ikasturtean merkatu azterketa bat egitea erabaki da, etorkizunerako baliagarria izango delakoan.

Euskal Herriko Ikastolen VII Batzarra: hartutako erabakiak gauzatzen

2024ko ekainaren 22an Euskal Herriko Ikastolok Iruñeko Baluarte Kongresu Jauregian egin genuen Euskal Herriko Ikastolen VII Batzarrean adostu eta definitu genituen Ikastolon hurrengo zortzi-hamar urteetarako ildo nagusiak. Ildo nagusi horiek konkreziora eramateko ordua da, horretarako deia egin zaigu Ikastoloi Ikastolen Elkartetik, horretarako baliagarri izatea asmo duten hainbat dokumenturekin. Orereta Ikastolak 2025eko urtarriletik aurrera helduko dio gaiari.

DBH 4. mailako ikasturte amaierako ikasbidaia

Gai korapilatsua izaten ari da eta horretaz hitz egin da Artezkaritza Kontseiluaren azaroko bileran, afera bideratzea xede.