Azken bi urteetan Hezkuntza Astea antolatu izan du Ikastolak urtarrilaren amaiera aldera, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunaren harira. Aurten, COVID-19agatik, asterik antolatuko ez dugun arren, Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu.
Urtarrilaren 24an, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean bertan, familiei zuzendutako antzerki-saioa izango da Niessengo auditorioan. Patata Tropikala konpainiaren “Ehiztari ehizatua” obraz gozatu ahal izango da. Konfinamendu garaian sortutako lana da eta emakumearen ahalduntzeaz dihardu. 3 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta dago.
Eskatu hemen sarrerak
Sarrerak agortuta daude.