Lanaldia: %60ko lanaldia, urtarrilaren 7tik aurrera.
Ezinbesteko baldintzak:
o Hezkuntza bereziko lizentziaduna edo aipamena duten graduak
(adibidez, filosofia eta letretan, psikologian, pedagogian, filologian edo
psikopedagogian lizentziatuak).
o Behar berezietako 24 kreditu espediente akademikoan.
o Irakasle izateko masterra edo baliokidea edukitzea.
o Euskara C1 egiaztatua, gutxienez.
o Langabezian egotea.
Baloratuko da:
– Ikastolen Elkartean erabiltzen diren metodologien ezagupenak eta
esperientzia izatea.
– Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua izatea.
Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, “gurekin lan egin” ataleko formularioa bete eta atxiki zure curriculuma bertan, azaroaren 25a baino lehen.