HIZKUNTZAK

Matrikulazioa 26-27: ate irekien saioak (HH)

Ikastola
Esmalteria

2026/01/20 5:30 pm

2026/01/22 7:00 pm

2026-27 ikasturterako matrikulazio-kanpaina otsailaren 2tik 13ra egongo da martxan, bereziki, 2023an edo 2024an jaio diren haurren eskolaratzerako.

Orereta Ikastolak urtarrilaren 20an eta 22an (euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren) egingo ditu Ikastola ezagutzeko ate irekien saioak, 17:30ean, Esmalteriako eraikinean. Haur Hezkuntzako familiei zuzendutako saioak izango dira.

Horrez gain, jada egin daitezke talde txikitako bisitetan parte hartzeko eta bakarkako hitzorduetarako eskaerak hemen. Informazio gehiagorako edota zalantzak argitzeko, 943 52 03 97 telefono-zenbakira dei daiteke edo mezua idatzi matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbide elektronikora.

matrikulazioa