HIZKUNTZAK

Gau Beltza 2025

Santa Klara kalea -> Agirre Lehendakariaren plaza

2025/10/31 7:30 pm

2025/10/31 8:30 pm

Azken urteetako ohiturari jarraiki, Orereta Ikastola, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, Gau Beltza antolatzen ari da urriaren 31ko ilunabarrerako. Aurten lehenengoz, Koldo Mitxelena herri ikastetxeko eta Koldokide guraso elkarteko kideak ere eragile parte-hartzaileen artean izango dira.

Kalabazaren Bidea da proposamena; arratsaldeko 19:30ean Santa Klara kaletik abiatu eta herriko hainbat kaletatik pasa ostean, ordubete ingururen buruan, Agirre Lehendakariaren plazan amaituko den sorpresaz betetako bidea, hain justu.

Kalabazaren gurdiarekin, Kuiandererekin, trikimako gaineko orekariekin, dantzan zein musikaz eta kriseilu nahiz lastargien argipean, mozorrotuta, egingo da uzta garaia agurtu eta neguan sartzeko Kalabazaren Bidea. Emankizunak ikusi ahal izango dira ibilbidean zeharreko hainbat txokotan zein amaieran, Agirre Lehendakariaren plazan. Ikuskizunak bukatuta, suzko zezenaren jirabirekin, Beldurren Eltzean izuak errez eta gaztainak janez bukatuko da festa.

Nola parte hartu?

Gau Beltza