HIZKUNTZAK

[DBH4] Deseraikiz programa

Añabitarte

2025/10/01 9:00 am

2025/10/31 2:00 pm

Deseraikiz saioen helburua LGTBI+ kolektiboaren eskubideak ikusaraztea da. Izan ere, norbere identitatea modu askean garatu dadin, beharrezkoa da aniztasunaz eta eskubide berdintasunaz gozatzea, diskriminazio eta urraketa orori amaiera emanez.

Norbere burua ezagutu eta esperientzia berriak bizitzeko garaia da nerabezaroa. Bide horretan, garrantzitsua da nerabeek harreman eredu osasuntsuak sortu eta mantentzeko baliabideak izatea. Hortaz, programa honen bitartez, izateko eta harremantzeko dauden modu anitzetaz solastuko dute hezitzaileek ikasleekin, auto-ezagutza eta gu garena izatearen aukerak zabaltzea.

Sare sozialen eta ligatzeko aplikazioen inguruko jokabide eta mitoak aztertu eta horiek gure jendartean duten eraginaz ere hitz egingo dute. Gainera, bikote tradizionalak behatu eta hauen ondorioez ere arituko dira. Hein batean, espazio txiki bat sortu nahi dute ikasleei errespetuzko harremanak izaten irakasteko.

Ikasgelako tailerrak egin ondoren, antzerki obra bat ikusiz emango diote amaiera programari.

aniztasuna