Hezkuntza Batzordearen 2024-2025 ikasturteko laugarren bileran ondorengo gaiak landu dira.
2025-26 eskola egutegia
Onartuta geratu da 2025-26 ikasturteko eskola egutegia.
Familien parte-hartzea ekimenetan eta auzolana
HH eta LHko etapetan esleituta dago maila bakoitzeko familiei dagozkien ekimenen antolaketa (DBHn horretan ari dira). (Ikusi ekimen eta esleipenen zerrenda).
Datorren irailetik aurrera, guraso ordezkariak izango dira guraso bilera orokorretan horren berri eman eta ekimenen antolaketa gauzatzeko bidean jarriko dutenak.
Auzolanari dagokionez, Euskal Herrian eta zer esanik ez Ikastoletan, oso errotua izan dugun kultura hau sustatzeko ahalegina egin nahi da. Uste da Ikastolon izaerarekin erabat lerrokatuta dagoela, baita komunitatea elkartu eta harremanak aberastu ditzakeela ere.
Horri lotuta, lehen pauso gisa, Añabitarteko naturagunea zaindu asmoz, ikasturte honen amaieran egingo da lehen hitzordua: Añabitarte ingurua lahar eta sastrakez garbitzeko zita. Datozen ikasturteetan ere, hainbat lan burutzeko guraso eta langileen arteko dinamikak piztu nahi dira.
Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra
Iaz aurkeztu zuen Ikastolen Elkarteak Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra, eta ikasturte honetan irakasle talde bat horren gaineko ikastaroa egiten ari da. Hurrengo ikasturtean, hiru etapetako irakasleei zabaltzea da asmoa. Norberaren hausnarketa abiapuntu harturik, eguneroko jardunari zentzua ematen lagunduko dion tresna izango denaz ziur dago Hezkuntza Batzordea.