Aurten lehen aldiz, Euskal Herritik haragoko zubiak eraikitzen saiatuko gara DBH1eko ikasleekin: Txekiar Errepublikako Brno hiriko ikasle batzuk izango dira gurean astebetez maiatzaren 20tik 23ra. Ekimenaren helburu nagusia elkarlanean gure ondareaz dugun ezagutza aztertu, ikertu eta sakontzea da; UNESCO ondarearena, batik bat.
- Maiatzak 20: harrera Añabitarten eta Albaola Itsas Kultur Faktoria
- Maiatza 21: Igartubeiti Baserri Museoa eta Ekainberri
- Maiatzak 22: Geoparkea eta Urederra (gaua Urbasan)
- Maiatzak 23: Guggenheim Museoa