2 urtetik 12 urtera arteko haur eta gaztetxoei zuzendutako udalekuak eskainiko ditu aurten ere Orereta Ikastolak.
Familien premiei ere erantzunez, udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintzea eta hori hezkuntza formalaren osagarri izatea dira Orereta Ikastolako udalekuen helburuak. Haurren behar, nahi, jakin-min, gustu eta erritmotik abiatuta aritzen gara lanean. Udalekuen programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta baloreetan oinarritzen da, eta euskara ardatz, haurrentzako ekintza erakargarri eta gozagarriak eskaintzea du helburu. Horretarako lanabesak jolasa, esperimentazioa, harreman osasuntsuak, esplorazioa… dira, horiek haurren hazkunde eta garapen osoan duten garrantziaren jakitun baikara.
2-3 urteko haurrentzako hezitzailearen erreferentziak duen garrantziaz jabetuta, Orereta Ikastolaren udalekuetako hezitzaileak haur hezkuntzako titulazioa duten pertsonak izaten dira, programazioa zein ekintzak haurren behar, nahi eta interesetara egokituz.
Norentzako
HH2-LH6ko haurrak (izan Ikastolako ikasleak edo ez)
Noiz eta non
Ekainaren 23tik uztailaren 18ra
* UDATXIKI (HH2 | 2022an jaiotakoak | 2-3 urte)
· 08:00etatik 13:00etara (sarrera-ordu malgua, 09:00ak arte)
· Ikastolaren Esmalteriako eraikinean
* EMAN HEGOAK (HH3-LH3 | 2016-2021 artean jaiotakoak | 3-9 urte)
· 09:00etatik 13:00etara (zaintza zerbitzua kontratatzeko aukera 08:00etatik 09:00etara edo/eta 13:00etatik 14:00etara)
· Ikastolaren Añabitarteko gunean (zaintza, Linoko eraikinean)
* UDAKTIBOA (LH4-LH6 | 2013-2015 artean jaiotakoak | 9-12 urte)
· 08:30-13:00 (sarrera-ordu malgua, 09:00ak arte)
· Ikastolaren Linoko eraikinean
Prezioa
85€/astea
“Eman Hegoak”-eko zaintza zerbitzua:
· 10€/astea ikasleko (1h egunean)
· 20€/astea ikasleko (2h egunean)
* “Eman Hegoak”-eko Añabitartera joan-etorria egiteko garraio-zerbitzua sartutako dago prezioan.
Izen-ematea
Maiatzaren 13ra arte, hemen.