HIZKUNTZAK

Hezkuntza Batzordea: 3. buletina (25.04.02)

Hezkuntza Batzordearen 2024-2025 ikasturteko hirugarren bileran ondorengo gaiak landu dira.

Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra: “euskalduntasuna” ardatza

Euskalduntasuna da Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorraren ardatzetako bat eta Orereta Ikastolan ere heldu zaio lanketari. Horri lotuta, bileran aipatu dira:

  • Ikas-etapa guztietako klaustrokideekin euskalduntasuna ardatzaren gaineko hausnarketa eta sentsibilizazioa egin da.
  • Euskararen erabileraren neurketak egin dira. Ikasleen euskararen erabilera mailak asko kezkatzen du Ikastola. Orain arte modu intuitiboan sumatzen zena azken neurketek baieztatu egin dute: emaitzak kezkagarriak dira, batez ere, LHko azken mailetan eta DBHn. Ikerketek diote haur direla hizkuntzarekiko atxikimendu egokia egiten dutenek eta euskara darabiltenek nerabezaroko adin kritikoa gainditutakoan hizkuntza horiek berreskuratzen dituztela, baina, egun, emaitzak direnak dira.

DBH3 eta DBH4ko ikasleen greba deialdiez

DBH3 eta DBH4ko ikasleek greba deialdiak egin ahal izateko Ikastolak indarrean duen araudia egokitu beharraz hitz egin da. Azken greba deialdiek agerian utzi dute prozedura horretan aldaketa batzuk egiteko beharra.