HIZKUNTZAK

“Haur bat, hartxintxar bat, euro bat” kanpaina

2025/03/24 8:00 am

2025/03/27 4:30 pm

Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastola hainbat ekimen antolatzen ari da Eusko Jaurlaritzak jarri dion 140.000€ isunari aurre egiteko. Horietako bat da “haur bat, hartxintxar bat, euro bat” egitasmoa: Euskal Herriko ikastoloi ikasgeletan itsulapikoak jarri eta haur bakoitzeko euro bat biltzeko erronka bota digute.

Orereta Ikastolan bat egingo dugu ekimenarekin eta itsulapikoak jarriko ditugu ikasgeletan martxoaren 24tik 27ra. Ikasleekin beraiekin ere landuko dugu gaia eskola-orduetan: zer gertatu den azaldu eta, elkartasun keinu gisa, beren itsulapikoetatik euro bat atera eta Zarauzko Ikastolaren alde jartzera gonbidatuko ditugu.

elkartasuna