DBHko Jarraipen Batzordearen 2024-25 ikasturteko lehen bileran ondorengo gaiak landu dira.
1. Berrikuntza: pertsona eredua eraikitzeko ekosistema
Irakaslegoaren aldetik kolaborazio eskatu zaie gurasoei Berrikuntza egiteko garaian, hezkuntza ulertzeko moduan. Denetik ikasi dezaketen pertsonak ditu helburu Orereta Ikastolak, etengabeko doikuntzan, eta ezinbestekoa da norabide berean egitea arraun.
2. Bizikidetza Ikastolan
Bizikidetza eta ongizatea zaintzeko DBHko taldea aurkeztu da: Unai Esnal (KIVA eta koordinatzailea), Ane Badiola (ongizate arduraduna) eta Goizargi Iglesias (DBHko orientatzailea).
Emantik proiektuaren bigarren urtea da eta horrez gain, 1. mailan emozioen lanketa sakona egiten ari dira Etikan (Ane Badiolarekin).
3. Sakelakoen inguruan
Mugikorraren araudi berriarekiko asebetze maila ona dute irakasleek. 4. mailako ikasbidaiaren haritik, ikasleek, salbuespen gisa, mugikorra eramateko eskaera egin dute. Hezkuntza Batzordera eramango da gaia.
4. Berako (Nafarroa) bisita
Berako Labiaga Ikastolak DBH2ra arteko ibilbidea eskaintzen du eta horren haritik, Orereta Ikastolan matrikulazioa sustatzeko txangoa egiten da Berara. Ikasturte honetako txangoaren asebetze-maila baxua izan zen. Hortaz, talde txikiago batekin egingo den bigarren txango bat antolatzen ari da DBHko lantaldea Orereta Ikastolaren etapetan egiten dena eta Orereta Ikastola dena adierazteko aukera izateko.
Otsailean egin nahi da txangoa, matrikulazio-kanpainarekin bat eginez.
5. 2023-24 ikasturte amaierako familien asebetetze- galdetegia: emaitzak
Baloratzea eskatutako eremuen emaitzak aztertu dira. Zuzendaritza-taldeko kideek kezka adierazi dute erantzun kopuru murritzagatik (69), ez direlako familia asko izan asebetetze-galdetegiari erantzun diotenak.
6. Gurasoen ekarpenak
- Lagun ezkutuaren dinamikaren inguruko informazioa eskatu da.
- 4. mailako gela bateko gertakarien inguruko informazioa eskatu da. Azalpenak eman eta gaia argituta geratu da.