HIZKUNTZAK

Euskal Olinpiadak 25, harremanak eta zubiak garaile (argazki-galeria)

Haurtzaro eta Orereta Ikastolon ikas-ibilbideek bat egiten dute euren amaieran: Oiartzo batxilergo-ikastolan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak bukatuta, batxilergoari ekitea erabakitzen dutenentzako, Oiartzo da Haurtzaro zein Orereta Ikastolon 0-18 urte ibilbidearen amaiera; azken geltokia, beste tankera bateko abenturei ekin aurretik.

Ikuspegi eta asmo horiei jarraiki, Oiartzo, Orereta eta Haurtzaro Ikastoletako ikasleek elkar ezagutu eta harreman berriak egiteko helburuz, Euskal Olinpiaden hirugarren edizioa egin berri da Oiartzon. Orain bi urte hasitako bideari jarraiki, DBH 4. mailako eta batxilergoko 1. mailako ikasleek hartu dute parte bertan; eta haiek beraiek arduratu dira antolaketaz ere, beren interesetatik abiatutako programa onduz. Harrera, taldekako ginkana, hamaiketakoa, Euskarabenturaren aurkezpena, final handia eta sari banaketa, photocall-a eta amaierako musika-saioa bildu ditu Euskal Olinpiaden hirugarren edizioko programak.

Izan bezate ibilbide luzea Oiartzoko Euskal Olinpiadek eta izan bitez hiru Ikastoletako ikasleen arteko harremanak eta sareak indartzeko mugarri!

euskal olinpiadak oiartzo