Iaz bezala, aurten ere Blaitu MHLZ lehiaketak hiru hitzordu izango ditu eta hemen da lehena: Euskararen Egunari lotuta antolatu duguna, azaroaren 26tik abenduaren 3ra. ETBko Mihiluze saioan oinarrituta, familia giroan eta euskaraz momentu dibertigarri eta atsegina pasatzea da ekimenaren helburu nagusia; lehiari baino, gozamenari lotuta.
Azaroaren 26tik abenduaren 2ra bitartean, Blaitu MHLZ jolas bat eskainiko da egunero Ikastolaren webguneko Blaitu Klubaren atarian. Jolas horiek entrenamendu saioak izango dira abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, jokatuko den lehiaketa handirako. Abenduaren 3ko lehiaketako familia irabazleak IrisarriLand parkerako sarrerak eskuratuko ditu etxeko kide guztientzat.
Parte hartu nahi izanez gero, egunero Blaitu Klubaren atarian argitaratuko diren esteketan klik eginez eta familiako kide baten izen-abizenak idatziz egin behar da, amaieran saritua nor den jakin dezagun. Animatu eta parte hartu! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!