Lagapenak
Ikastolak izaera publiko komunitarioa izanik, bere eraikinak eta beste ondasunak irekiak ditu herriko eta kanpo erakundeek eta pertsonek erabili nahi badituzte. Horretarako prozedura definitua dugu.
-
Batzordea osatzen duten kideak
Batzorde osatzen duten kideak hauek dira
-
- Lehendakaria
- Zuzendari nagusia
- Zerbitzu arduraduna
- Lagapena eskatzen deneko etapako zuzendaria (eraikinaren arduraduna)
- Eskolaz kanpokoen arduraduna
- Ekimenen arduraduna
- Komunikazio arduraduna
- Mantenu arduraduna
- Hainbat kasutan eta eskaeraren arabera, beste pertsona batzuk ere sartu ahal izango dira.
-
-
Prozedura
- Edozein bidetatik eraikin, gela, espazio ireki, material edo antzekoen lagapen eskaera jasotzen dugula ere, beti “Lagapenak” dioen eskaera betearaziko diogu eskatzaileari.
- Eskaera betetzen dutenean eskolaz kanpoko arduradunak jasoko du webgunetik eskaera-inprimakia.
- Berak Lagapen Batzordeari zuzenduko dio eskaera.
- Lagapen Batzordeak birtualki (emailez) hartuko du eskaeraren gaineko erabakia.
- Eskatzaileari erabakiaren berri emango dio, beste inork ardura hori hartzen ez badu, eskolaz kanpoko arduradunak.
- Lagapena luzea denean, lagapen-hitzarmena sinatuko da bi aldeen artean.
-
Irizpideak
- Eraikin edo instalazioen erabileraren lehentasuna honakoa da:
-
- Ikasleen eguneroko jarduna
- Ikastolako komunitatearen eskaerak
- Instalazioen erabilerak gastu zuzena badakar, erabiltzaileak gastu hori ordaindu beharko du (garbiketa, dutxengatik ur eta energiaren gastua, kasu)
- Gure komunitateko kidea ez denean edo ohiturazko eskaera ez denean (urteroko eskaera…) eskatzaileak fiantza ordaindu beharko du (50 euro).