LH 4. mailako ikasleek irailaren 19tik 22ra ospatuko den Atlantikaldian parte hartuko dute: herriko erdigunean egingo den koreografian hartuko dute parte herriko beste ikastetxeetako kideekin batera.
Aniztasuna ardatz, ikasle eta irakasleek parte hartu duten kultur ekimen mordoa egin dira Atlantikaldiaren orain arteko edizioetan: bertsolaritza, literatura edota artea izan dira landu diren diziplina batzuk; eta aurtengoa dantza izango da. Ikastetxeetako aniztasuna dantzaren bitartez bistaratzea da helburua oraingoan.