HIZKUNTZAK
  • Julen Mujika Santiago

    Orereta-Errenteria (2002)

Julen, Orereta-Errenterian jaiotakoa, txikitatik Orereta Ikastolan ibili zen ikasten. Betidanik oso kirolaria izan da: futbola, saskibaloia… Baina batez ere, eskubaloian aritu zen. Txikia zenean lagunekin jaisten zen kalera futbolera jolastera, Don Bitoko zelaian gehienetan, hau bere etxearen ondoan kokatuta zegoen eta. Lagunekin ez zenean jaisten, zelai berdinera jaisten zen eskubaloia praktikatzeko. Beti izan da kirolaria, eta eskolaz kanpoko ekintzek erreklamatzen dute: lehenengo mailan urte bat dantzan ibili zen, eta futbolean baita ere ibili zen, baina eskubaloia aukeratu zuen hurrengo urteetan jolasteko.

Denborarekin eskubaloian jarraitu zuen eta azkenean lehen mailara iritsi zen, extremo eskubi bezala. Bere eskubaloiako karreran lorpen asko izan ditu: 2017ko abenduaren 15ean jokatu zuen lehen partida Espainiarekin Portugalen aurka. Baita ere jubenil gisa jokatu zuen Espainiako selekzioarekin 19 urtez azpiko Europako Txapelketa Kroazian 2021. urtean, non taldearekin brontzezko domina lortu zuen. Espainiako gazte mailako jokalari gisa, 20 urtez azpiko Europako Txapelketan parte hartu zuen Portugalen 2022an, non selekzioa Europako txapeldun izendatu zuten. 2022ko urrira arte 34 partida jokatu zituen Espainiako jubenil selekzioekin eta 44 gol sartu zituen.

Zintak

#DataIraupenaProiektuaElkarrizketatzailea(k)
120242:33 minoreretaikastola.eus/gureahotsakIker Ibarra
220242:47 minoreretaikastola.eus/gureahotsakJune Rodriguez
320243:27 minoreretaikastola.eus/gureahotsakUnax Chocarro
420243:08 minoreretaikastola.eus/gureahotsakDayne Grueso

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago. Hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak.