Gure ahotsak: Esther Gutierrez Uranga
Orereta-Errenterian jaioa, bertan oraindik bizi da. 53 urterekin amona izan zen, amona gaztea beraz. Ikasketa guztiak Orereta Ikastolan burutu zituen. Ondo baino hobeto ezagutzen du gure ikastola bertan lanean hasi baitzen 21 urte zituenean. 1982. urtean irakasle izateko praktikak Orereta Ikastolan egin zituen HHn eta uda hartan gelako haur horietako batzuekin lehen udalekuak antolatu zituen. 50 urterekin pedagogiako lizentziatura atera zuen.
Abestea asko gustatzen zitzaionez Orereta abesbatzaren sorreran kantari aritu zen, ondoren, Oinarri abesbatzan eta baita Andra Mari koroan ere. Ikerketa nobelak asko gustatzen zaizkio, zein izango den gaiztoa jakiten saiatzea gustuko duelako. Bidaiatzea maite du, bidaiatzeko aukera duen momentutan bidaitxoren bat egiten du. Baita lagunekin egotea ere gustatzen zaio beste askori bezala. Jatetxe onetara joatea ere oso gogoko du.
Zintak
# | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|
1 | 2023 | 4:26 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Ilazki Albisu |
2 | 2023 | 3:26 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Mara Santiago |
3 | 2023 | 4:14 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Uxue Plata |
4 | 2023 | 3:55 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Matixa Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak.