HIZKUNTZAK

Bizkarsoro filma

Ikastola
Niessen aretoa

2024/03/05 7:00 pm

2024/03/05 9:00 pm

Herriko Korrika Kulturalaren programaren barruan, Bizkarsoro filma emango dute martxoaren 5ean (Niessen aretoa, 19:00).

Ikastolen Elkarteak lagundu duen proiektua da Bizkarsoro, Josu Martinezek zuzendutako fikziozko film luzea. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna. Lehen Mundu Gerran frantsesen bandoan aritu beharrak eta osteko nazien inbasioak bere identitate eta hizkuntzari uko egitera behartuko du Bizkarsoro, baina pronostiko guztien kontra, eutsi egingo dio. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira bizkarsorotarrak.

Informazio gehiago: www.bizkarsoro.eus