HIZKUNTZAK

Euskal Olinpiadak, harremanak eta zubiak garaile (argazki-galeria)

Haurtzaro eta Orereta Ikastolon ikas-ibilbideek bat egiten dute euren amaieran: Oiartzo batxilergo-ikastolan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak bukatuta, batxilergoari ekitea erabakitzen dutenentzako, Oiartzo da Haurtzaro zein Orereta Ikastolon 0-18 urte ibilbidearen amaiera; azken geltokia, beste tankera bateko abenturei ekin aurretik.

Ikuspegi eta asmo horiei jarraiki, Oiartzo, Orereta eta Haurtzaro Ikastoletako ikasleek elkar ezagutu eta harreman berriak egiteko helburuz, Euskal Olinpiaden bigarren edizioa egin berri da Oiartzon. Iaz hasitako bideari jarraiki, DBH 4. mailako eta batxilergoko 1. mailako ikasleek hartu dute parte bertan; eta haiek beraiek arduratu dira antolaketaz ere, beren interesetatik abiatutako programa onduz. Elkar ezagutzeko jolasak, taldekako ginkana, hamaiketakoa, Euskarabenturaren aurkezpena, photocall-a eta Zilibito Records-en musika-saioa (Oiartzoko ikasleak dira taldekide asko) bildu ditu Euskal Olinpiaden bigarren edizioko programak.

Izan bezate ibilbide luzea Oiartzoko Euskal Olinpiadek eta izan bitez hiru Ikastoletako ikasleen arteko harremanak eta sareak indartzeko mugarri!

Argazkiak: Oier & Oier

euskal olinpiadak oiartzo