HIZKUNTZAK

Lilaton 2024 – izen-ematea: Ikastolako emakumeen taldea

Donostia

2024/01/17 8:00 am

2024/03/02 11:00 pm

Orain lauzpabost urte ekin zioten Orereta Ikastolako DBH eta Oiartzoko hainbat ikasle zein irakaslek “Lilatonen” parte hartzeari, elkarrekin igande goiza pasa, eta kirola eta aldarrikapena uztartzeko asmoz. Orain arteko esperientzia oso atsegina izan denez, aurten ere, emango diogu jarraipena hasitako bideari. Eta hala, martxoaren 3an egingo den “Lilatonen” izena eman eta Ikastolako emakume taldera batzera animatu eta gonbidatu nahi zaituztegu ikasle, ikasle ohi, ama eta langileak; Ikastolako emakumeak.

Ikastolako emakumeen taldean korri egin nahi duzu?

Lehenik, eman izena “Lilatonen” (lasterketaren webgune ofizialean) eta ondoren, Ikastolako taldera batzeko, bete beheko inprimakia.

Entrenamendu saioak, aurtengo berritasuna!

Berritasun gisa, aurten hiru entrenamendu saio antolatu dira Ikastolako emakume taldeko kideentzat: otsailaren 6an, 20an eta 27an izango dira. Fanderiako polikiroldegiko sarreratik abiatuko dira, 17:00etan.

Anima zaitez, eta anima itzazu zure inguruko emakumeak!