HIZKUNTZAK

“Baga, Biga, Higa” ikuskizuna

DBH Ikastola
Niessen kulturgunea

2023/12/01 12:00 pm

2023/12/01 2:00 pm

Euskararen Eguna ate joka dugu eta, abenduaren 1ean, DBH 4. mailako ikasleek ahozko euskal literaturari buruzko “Baga, Biga, Higa” emanaldia eskainiko dute Niessen Kulturgunean. 1. ebaluazioan zehar euskal ahozkotasuna eta kulturari dagozkion hainbat kontu landu ondoren, iritsi da ahoz aho jaso eta mendeetan zehar euskaldunok memorian gordeta izan duguna oholtza gainera ekartzeko garaia.

Ikasleek bereziki euren aitona-amonak izango badituzte ere hartzaile, hala nahi duen herritarrak edota Ikastolakideak ere eskuragarri du gonbidapen txartela. Erreserba egin nahi izanez gero, idatzi dbhzuzendaritza@oreretaikastola.eus helbidera ostirala (abenduak 1) baino lehen, eta zehaztu zuen izena eta gonbidatu kopurua, mesedez. Egunean bertan Niessen-go sarreran eskuragarri izango dituzue, zuen izenean.

Baga, biga, higa