HIZKUNTZAK

Elkartasun Kutxa, Ikastolon altxorra

Elkartasun Kutxa 1992an sortu genuen Ikastolek, gure artean beharrik handiena zuten proiektu eta Ikastolei laguntzeko. Urteetan egindako jardun hori elkarte bihurtzea erabaki zen, eta 2012. urtean jaio zen Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea.

Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteak Euskal Herriko Ikastola guztietatik jasotzen du dirua kapital moduan (Ikastola bakoitzak ikasle kopuruaren baitako ekarpena egiten du), eta beharrik handiena duten Ikastolen artean banatzen du (eskaerekin heltzen diren txosten teknikoetan oinarrituta). Mailegu edo ekarpen bezala ematen dira laguntzak.

Azken hamar urte hauetan, bederatzi milioi euro eta erdi banatu ditugu. Eta Elkartasun Kutxa sortu genuenetik, 1992tik, berriz, hogei milioi eurotik gora. Maiz, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako Ikastolek jasotzen dute dirua, beharrak hala behartuta.

Pasa den azaroaren 28an egin zen Elkartasun Ikastolen azken Batzar Nagusia. 2024an, 1.000.000€ banatuko dira hamar Ikastolaren artean, esan bezala, Euskal Herriko 114 Ikastolok Elkartasun Kutxari egiten diogun ekarpenari esker. Hori ere bai baikara Ikastolak: elkartasuna, komunitatea eta naziogintza.

Hauxe izango da 2024ko Elkartasun Kutxaren besarkarda:

IkastolaLaguntza
Kattalin Elizalde (Senpere)100.000€
Ikastolen Etxea (Kanbo)46.272€
Argia (Tutera)115.000€
Baztan (Elizondo)25.000€
Ibaialde (Lodosa)100.000€
Labiaga (Bera)40.000€
Jaso (Iruñea)150.000€
Argantzun (Argantzun)50.000€
Txintxirri (Elorrio)50.552€
Zubimusu (Amasa-Villabona)150.000€
elkartasun kutxa