HIZKUNTZAK

Esmalteriako Ostiralak 2023-24

Esmalteria

2023/11/24 5:00 pm

2024/02/23 6:00 pm

Orereta Ikastola orain bi ikasturte hasi zen mamitzen Esmalteriako Ostiralak ekimena. 0-6 urte bitarteko haur eta haien familientzako herriko euskarazko aisialdi-eskaintza osatzea da ekimenaren helburua, hileko azken ostiraletan, Esmalterian (normalean), eragile ezberdinen laguntzaz ondutako gisa ezberdinetako proposamenez gozatzeko aukera emanez. Orereta Ikastolako zein herriko hala nahi duten familiei zuzendutako saioak izaten dira.

2023-24 ikasturteko Esmalteriako Ostiralak abian jartzear dira. Ondorengoak dira jada jarrita dauden hitzorduak (ikusi kartela):

  • Azaroak 24 | 17:00 | Esmalteria: haur masaje tailerra (0-2 urte)
  • Abenduak 15 | 17:30 | Añabitarteko sukaldea: sukaldaritza tailerra (3-6 urte)
  • Urtarrilak 26 | 17:00 | Esmalteria: musikoterapia saioa (0-2 urte)
  • Otsailak 23 | 17:00 | Esmalteria: haur kanten Landarbaso tailerra (2-6 urte)

Goiko zerrendako hitzorduren batean izena eman nahi izanez gero, bete beheko inprimakia.