Kilometroak 23 Urtea pasa berritan eta Euskararen Egunaren atarian, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak eta Orereta Ikastolak euskara ahalduntze tailerra antolatu dute. Euskal hiztunei zuzendutakoa saioa izango da, eta euskaraz gehiago eta erosoago egiten laguntzea izango du helburu.
2 orduko saioa (18:00-20:00) izango da, azaroaren 22an, Orereta Ikastolaren Esmalteriako egoitzan. Hauxe izango da bertan landuko dena:
- Euskararen bilakaera herrian eta eskualdean.
- Euskaraz gehiago eta erosoago egiteko baliabideak eta estrategiak.
Parte hartu nahi baduzu, eman izena beheko formulario betez. 12 pertsonako taldeak izango dira, gehienez ere. Haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko da, hala behar duenarentzako.