HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (23.05.05)


ETAPA MAILAKOAK


Diziplina arteko proiektuak: itxiera

Ohar honen bitartez gogorarazi nahi dizuegu “Diziplina arteko proiektuen berrikusketa eta doikuntzak” amaitutzat jotzen ditugula. Horrela izango ez balitz, mesedez, jakinaraz iezaguzue lehenbailehen bideratu ahal izateko.

Bestalde, biziki eskertuko genizueke mintegietan egin dituzuen aldaketen berri guri ematea, ebaluazio-orrietan egin beharreko moldaketak egin ahal izateko.

Azkenik, astelehenean liburutegian elkarrekin saioa izango dugula aurreratzen dizuegu. Calendar-en dituzue jasota xehetasunak.

Animo, gazteak!

Maiatzaren 2a, Hedatze arratsaldea dela-eta

Hedatze eguna izanagatik, eta lankideen artean zalantzak suertatu baziren ere, zalantza horiek ez ziren garaiz heldu ez komitera, ezta Zuzendaritza taldera ere. Bestelakoan, zalantzarik zenutela jakingo bagenu aurrez, asteko oharretan argibideak emateko prest geundeke. Gauzak horrela, zenbait lankidek arratsaldean ez geratzeko hautua egin zuten. Beraz, eta klaustrokide guztien ordu presentzialak berdintze aldera, maiatzaren 2an ikastolan geratu ez ziren lankideek hurrengo Hedatze astean bi egunetan geratzea da proposamena. Barkatu eragozpenak, eta gonbidatzen zaituztegu, hurrengo batean, zalantzarik izanez gero, garaiz bideratu eta argitzea. Mila esker guztioi.

Mediku azterketa: odol analisiak

Maiatzaren 25ean izango da azterketa eguna, goizean goiz, DBHn. Ordutegia eta hurrenkera ikusteko, hemen.

Irakurriz gozatu DBH1 eta DBH3

Calendarren ikusgai dituzue maila bakoitzeko egunen antolaketa; egun ezberdinetan egingo dira, baina guztiak 3. saioak izango dira. Ikasle bakoitzak ekarriko du gustuko duen artikulu/liburu edota irakurgaia; eta gure saioak eten beharko ditugu. Aintzat hartu, mesedez.

Komunikazio tailerrekoak PODCAST grabazioan

Calendarren ikusgai duzue maiatzaren 8ko antolaketa.

Adi egon! Calendarren hainbat ekintza eta irteera baitaude hurrengo astean, beraz, bertan egin kontsulta, mesedez.

Piztu jakinmina topaketak III

KO-laborantzan. Hitz joku honen aterpean datorren 2023ko topaketan, KO-elkarrekin lan egitearen beharra, garrantzia eta aukerak jarriko ditugu balorean; sarea indartzea dugu helburu.

Horretarako, esperientzia arrakastatsuez gain, aditu bat izango da bertan. Interesik badu lankideren batek, berehalakoan jar dadila gurekin harremanetan, mesedez.

PIZTU JAKINMINA TOPAKETAK III

  • LekuaIortia Kultur Gunea, Altsasu.
  • Noiz: Bi saio izango ditugu.
  • Ordua: Bi saioek ordutegi berdina izango dute. 9:30etatik 14:00etara.
  • Hartzaileak: Ikastoletako profesionalak; zuzendaritza kideak, irakasleak, arduradun pedagogikoak…

Nola antolatu dira topaketak?

  1. Harrera
  2. Hitzaldia eta Solasaldia. Manuel Fernandez Navas-en eskutik izango da: “Lesson Studie” esperientzia irakaste kolektibo globala elkarrekin eraikitzeko. Hemen duzue bere nondik norakoak irakurtzeko webgunea: https://manuelfnavas.es/
  3. Esperientziak partekatzen: Ikastola ezberdinetako esperientzien aurkezpena egingo da. Arlo eta esparru ezberdinen inguruko esperientziak partekatuko ditugu, bakoitzaren esperientzietatik guztiok zer ikasi dugulako.

Maiatzaren 10eko zehaztapenak

  • Egun honetan DBHko praktika onak partekatuko ditugu.
  • Esperientziak oso anitzak eta interesgarriak entzuteko aukera izango dugu: diziplina desberdinak, diziplinartekoak, irakasgai zein irakasleen koordinazioa… Ikasleak ere izango ditugu beraien esperientzia kontatzen. Azken zehaztapenak lotzerakoan, bidaliko dizkizuegu praktiken nondik norakoak.
  • Elkarrekin sarea indartzea dugu helburu. Eman eta hartu horretan, elkarrekin ikastea, elkarrekin jakinmina piztu eta aberastea. Horretarako, denon parte-hartzea ezinbestekoa da. Beraz, izena ematera animatzen zaituztegu.

IKASTOLA MAILAKOAK


[TUTOREENTZAKO MEZUA] Ikastolako familien euskara-mailaren diagnostikoa

Ikastolako familien euskara-mailaren oinarrizko diagnostikoa egin nahi dugu hortik ateratako datuekin Ikastolako hizkuntz politika eta bertan ezartzen diren hizkuntz erabilera irizpideak eguneratu edota fintzeko.

Horiek horrela, tutore zaretenoi ondorengoa eskatzen dizuegu: bete excel orri honetako zuen ikasgelari dagokion erlaitza ikasleen gurasoen euskara-maila zein den adieraziz. Maiatzaren 14a da horretarako azken eguna.

Aldez aurretik, eskerrik asko!

Prestakuntza: eskaintza berria

Naturan Hezi III Topaketei buruzko informazioa eskuragarri duzue langile atarian (prestakuntzaren atalean).

Kilometroak 23: hainbat aipamen

ENTZUNGAI DA GAURTIK “ERRIOLA” KANTA!

Kilometroak 23k badu soinu banda: “Erriola”, urriaren 1ean herrian egingo den jaiarekin amaituko den Kilometroak urte osoko egitasmoaren leloaren izen bereko kanta. Izan ere, gaurdanik, maiatzak 5, entzungai da audio plataforma nagusienetan (Spotify, iTunes…) Kilometroak 23rako propio Jon Maia Soria bertsolariak eta Janus Lester taldeak osatutako kanta. Langile atarian ere entzun dezakezue.

Janus Lesterrek bihar, maiatzaren 6an, joko du zuzenean “Erriola” kanta estreinakoz Agirre Lehendakaria plazan (Linon), gaueko 21:45ean, Kilometroak 23ren egitarauko “12 orduz Erriolan” kultur maratoiari amaiera emateko. 21:45ean abestia aurkeztuko da eta ondoren, 23:00ak arte, Janus Lester taldeak kontzertua eskainiko du.

Igo bolumena, hemen da aurtengo udako kanta!

“12 ORDUZ ERRIOLAN” (MAIATZAK 6): EGITARAUA

Agirre Lehendakaria plazak (Lino) “12 orduz Erriolan” ekimena hartuko du bihar, maiatzak 6 (larunbata). Kilometroak 23ren markoan, Orereta Ikastolak herriko eta inguruetako eragile eta artistekin osatu duen kultur maratoia izango da; 11:00etan hasi eta 23:00etara arte euskara ardatz izango duten arte diziplina ezberdinetako emanaldiak jasoko dituen egitaraua.

Gorago esan bezala, egunari amaiera emateko Janus Lester musika taldeak Kilometroak 23rako konposatu duen “Erriola” abestia eskainiko du lehen aldiz jendaurrean.

Ikusi “12 orduz Erriolan” ekimenaren egitaraua langile atarian.

Herri Urrats: autobusa Ikastolatik

2023ko Herri Urrats festa maiatzaren 14an ospatuko da Senpereko lakuan, “Urratsak zubi” lemapean. Ikastolak hara joateko autobusa antolatzeko asmoa du, Ipar Euskal Herriko Ikastolek guztion babesa eta ekarpena zinez eskertuko baitute.

Autobusa Iztietako geltokitik aterako da goizeko 9:00etan eta 19:00etan abiatuko da Senperetik bueltan herrira. 13€ (helduak) eta 8€ (adin txikikoak) kostako da joan-etorria.

Autobus-zerbitzua jarri ahal izateko beharrezkoa dugu zenbat jendek erabiliko lukeen jakitea. Herri Urratsera Ikastolak antolatutako autobusean joan nahi izanez gero, bete, mesedez, langile atarian topatuko duzuen inprimakia. Datorren maiatzaren 9a da horretarako azken eguna. Ondoren, jasotako eskaera-kopurua nahikoa izan eta autobus zerbitzua jarriko balitz, izena ematen dutenekin zuzenean jarriko gara harremanetan.

Esmalteriako Ostiralak: Musikoterapia saioa (maiatzak 12)

Esmalteriako Ostiralak ekimenaren parte, datorren maiatzaren 12an, ostirala, musikoterapia saioa antolatu du Ikastolak. 1-2 urteko haurrentzako eta haien familientzako izango da, Ikastolako Esmalteriako egoitzan, 17:00etan hasita. Aran eta Esti Mujika Tolaretxipi musikoterapeutek zuzenduko dute saioa.

Joateko asmoa izanez gero, bete langile atarian topatuko duzuen inprimakia. Maiatzaren 10a da izena emateko azken eguna. Plaza mugatuak izango dira: 12 haurrentzako eta haiekin etorriko diren beste hainbeste pertsona heldurentzako izango da lekua.


BESTELAKOAK


Hainbat artikulu interesgarri