Pandemiaren aurretik urtero egin ohi izan dugun bezala, Eguberri-kantak abesten ibiliko gara kalez kale Olentzerorekin, gure herriko txokoak alaitzeko gogoz. Aurten gainera, berezia izango da Kilometroak 23 eta Ikastolaren 60. urteurrenagatik.
Goizeko 11:15ean aterako gara Lehendakari Agirre plazatik (Lino) eta herriko enparantzan amaituko dugu kantu-bira 12:45 aldean.
Ibilbidea honakoa izango da:
- Lehendakari Agirre plaza (Lino)
- Gamon Zumardia
- Foru plaza
- Koldo Mitxelena plaza (Esmalteria)
- Maddalen kalea (ermita)
- Herriko enparantza
Anima zaitezte kantu-biran parte hartzera; talde eder bat osatu eta Ikastolak herriarentzako antolatzen duen ekintza polit honetan parte hartzera. Eskertuko dugu, ahal bada, baserritarrez jantzita etortzea.