HIZKUNTZAK
  • Lan batzordeak

Kilometroak-ek urte osoko oinarrizko egitura bat behar du, batzorde eta azpi-batzordeez osatua. Egitura hau iraunkorra izaten da, lekukoa hartzen denetik hurrengo Ikastolari entregatzen zaion arte. Behean dituzue batzorde iraunkorren xehetasunak eta egitekoak.


  • Ikuskizunak

    Lantalde honen eginkizun nagusiak bi zutarritan banatzen dira, batetik, urtean zehar ekimenak antolatzea Kilometroak 2023aren baitako komunikazio ildoaren baitako helburuak eta balioak sustatuaz eta hauen garapenerako beharrezkoak diren kudeaketaz arduratzea eta bestetik, 

    Horretarako, ondorengo azpibatzorde batzuk izango ditu. Batzuk iraunkorrak izango dira (urte guztian zehar funtzionatuko dutenak) eta beste batzuk berriz, ekintzen araberakoak. 

    • Komunikazioa: Ikuskizunetan behar diren gidoiak edota ikus-entzunezkoak sortzeaz arduratuko dira lan-talde honetan pertsonak. Beraz, idaztea eta kontatzea gogoko duten pertsonen lekua litzake talde hau.

    • Gazteak: Gazteei zuzendutako eskaintza sortu eta bideratuko duen lan-taldea izango da, batez ere, gazteek osatua. Sormena eta ideia berriak aurrera ateratzeko gogoa izango duten pertsonek osatutako taldea izango da.

    • Soinu-musika teknikariak: Edozein ikuskizunetan soinu-musika-argi, modu teknikoan nola hornitu behar den diseinatu eta bideratzeko gaitasuna izango duen taldea da hau. Profesional eta gaiarekin interesa-lotura duten pertsonek osatu beharreko taldea litzateke hau.

    • Musika: Musikarekin lotura duten ekintzak antolatzeaz arduratuko den lantaldea izango da ondorengoa. Afizioz edota ofizioz musikaren ingurukoek hemen izango dute beren esperientzia partekatzeko espazioa.

    • Artea eta literatura: Arte plastiko zein literatura uztartuko dituen lantaldea osatu nahi dugu, ekintza ezberdinetan eskaintza hau ere txertatzeko. Sormena eta hitza izango dira nagusi lantalde honetan.

    • Kirola: Hau izango da kirolarientzat berariaz sortutako lantaldea. Kirol ezberdinekin loturiko ekintzak edota proposamenak azpibatzorde honek bideratu eta koordinatuko ditu.

    • Antzerkia: Antzerkia gustuko dutenentzat hemen aukera. Ikuskizun ezberdinetarako beren ekarpena egiteaz gainera, ikuskizun propioak sortzeko aukera izan ditzake talde honek.

    • Dantza: Edozein estiloko dantza munduan dabilen edota ibili den pertsonentzat egoki izan daitekeen taldea da hau. Bestelako ikuskizunak jantzi eta ikuskizun propioak sortzeko aukera izan ditzake talde honek.

    • Haurrak eta jolasak: Haurrentzat bereziki pentsatutako ekintzat diseinatu eta aurrera eramateko taldea izango da hau. Haurrekin ere dinamikak egitea aurreikusten da, beraiek zer nahi ote duten jakiteko.

    • Erronka: Ikasle gazteen artean, kirol-erronka-lehia-jokoa diseinatzeko eta aurrera eramateko taldea izango da Erronka lantaldea. Ikastola ezberdinetako DBHko ikasleek Kilometroak egunean bertan egiten duten ekintza diseinatu eta aurrera eramateko ardura izango duen taldea da hau.
  • Komunikazioa

    Kilometroak23 urtean zehar izango duen ibilaldi osoaren inguruko komunikazio plana sortu eta aurrera eramatea izango da Komunikazio Batzordearen ardura. Lan honetarako ondorengo azpibatzordeak sortuko dira, nagusiki:

    • Sareak eta webguneak: Kilometroak markak berariaz dituen sare eta webguneak kudeatzeaz arduratuko den lantaldea.

    • Prentsa bulegoa: Komunikabide ezberdinekin harremana mantendu eta gure egitekoaren berri emango dien lantaldea izango da.

    • Publizitatea: Euskarri ezberdinetan iragarkiak sortu eta banatzeaz arduratuko den lantaldea izango da.

    • Diseinua: Beharko diren produktu ezberdinetarako deiseinuak egiteaz arduratuko den lantaldea izango da.

    • Protokoloa: Ekitaldi ezberdinetarako egiteko moduak zehaztu eta aurrera eramango dituen lantaldea izango da.

    • Komunitatea: Komunitatea informatua egon dadin ziurtatuko duen lantaldea izango da.
  • Ekonomia

    Ekonomia lantaldearen helburua, antolatzen ditugun ekintzekin ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzea edota egiten den komunikazio inbertsiori eutsiz, ekimen jasangarria bihurtzea da. Eginkizun nagusia berriz, Kilometroak antolatzeko beharrekoa den lan administratiboa ahalik eta txukunen garatzea izango litzateke: gastuen eta diru sarreren jarraipena, fakturak, kontabilitatea, Kilometroak jaian behar diren azterketa egin eta gauzatu, Kilometroak jai eguneko plangintza ekonomikoa prestatu eta gauzatu: diru-trukea, sarrerak, diru-bilketa eta kontaketa … 

    • Administrazioa: Kontuen jarraipena eta lan administratiboa egiteaz arduratzen den lantaldea da.
    • Tanta: Tanta zozketa kudeatzeaz arduratuko den lantaldea da. Batetik, boletoak ikastoletan banatzearen ardura izango dute, eta bestetik, jai ezberdinetan edota garai berezietan, horiek saltzeko lantaldeak osatzekoa. Kilometroakeko finantziazio iturri nagusiena da Tanta, eta beraz, garrantzia handia hartzen duen lantaldea da hau. 
    • Tonbola: Urtean zehar bi edo hiru aldiz egiten den Tonbola kudeatzeaz arduratzen da talde hau. Denda, pertsona, erakunde ezberdinek ematen dituzten opariak lortu, inbentarioa egin eta tonbola prestatzearen ardura du taldeak. 
    • Publizitatea: Herriko komertzio ezberdinekin publizidadea hitzartzeaz arduratzen den lantaldea da. “Kilometroak laguntzailea” kanpaina aurrera eramateaz arduratzen dena.
  • Denda

    Kilometroakeko arropa eta osagarriak diseinatu eta saltzeaz arduratzen den tantaldea da. Azpibatzorde batzuk ditu, duen konplexutasuna dela eta: 

    • Erosketa Taldea: Arropa aukeratu eta diseinuak egiteaz arduratzen den taldea da.

    • Denda: Dendan saltzaile moduan egongo den pertsona taldea izango da. Denda astelehenetik ostiralera goiz eta arratsalde egoten da irekita, eta larunbatetan, goizetik. Txandak antolatzen dira, pertsona bakoitzak horietatik txanda bakarra egin dezan astean.

    • Etiketatzea: Arropa fabrikatik etortzen denean, etiketatu eta prestatzeaz arduratzen den taldea da. Kolpekako lana izaten da, sasoika egiten baitira eskaerak.

    • Poltsaratzea: Denda ibiltarirako poltsak prestatzeaz arduratzen da talde hau. Ostiraletan prestatzen dituzte poltsak eta astelehenetan jaso.

    • Irteeren laguntza taldea: Irteerak kudeatzeko lantaldea da hau. Postua jartzeko baimenak lortu, lantaldeak abisatu…

    • Online denda: Online jasotzen diren eskaerak kudeatuko dituen lantaldea da hau.
  • Zaintza

    Kilometroak bezalako proiektu handi batean, berebiziko garrantzia hartzen du pertsonen zaintzak. Jende asko izango dugu lanean urte osoan, eta gure arteko giroa zaintzea dugu helburu. Bi azpibatzorde egongo dira batzorde honetan:

    • Pertsonen zaintza: Batzordeen lan giroaz eta pertsonen zaintzaz ardura hartuko duen taldea izango da hau. Urtean zehar lan karga nola banatuta dagoen aztertertuko dute, eta beharko balitz, giroa lasaitzen edota taldea egiteko proposamenak aurrera eramaten lagunduko dute.

    • Boluntarioen kudeaketa: Batzordeetatik haratago, ekimen ezberdinetan, eta batez ere, pertsona ugari behar diren momentuetarako, bolondres sarea kudeatzeaz arduratuko den lantaldea izango da hau.
  • Prebentzioa

    Jende askok parte har dezakeen edozein ekintza antolatzen, garrantzi handia hartzen du pertsona horien osasun eta segurtasunak eta baita mugikortasunak ere. Hori da batez ere Prebentzio Batzordearen egitekoa: sor daitezkeen arazoak aurrikustea eta horietarako irtenbideak emango dituzten pertsona prestatuak izatea. 

    • Osasun batzordea: Osasunaren profesionalekin osatutako batzordea da hau. Edozein ekitaldi egiten denean, behar den gutxieneko “asistentzia gunea” kudeatzeaz arduratuko den taldea da. Normalean, herizain, sorosle, mediku eta abarrek osatzen dute talde hau.

    • Guneetako zaintza: Festa eta jende multzo handiak elkartzen direnean sor daitezkeen arazoak ekiditeko talde izaten da hau. Giroa lasaia eta festa giroa sanoa izateko baliabideak eta planak aurrera eramaten dituzten taldea da.

    • Trafikoa eta aparkalekuak: Planifikatzen diren ekintzek bai trafikoan, pertsonen zirkulazioan eta baita aparkalekuan ere duten eraginaz arduratzen den lantaldea da. Planifikaziotik exekuzioraino daramate edozein ekintzak inguruan duen eragina eta horren aurrikuspena egitearekin, ekintza plana diseinatu eta aurrera eraman behar dute. Ondoren, bolondres talde handi baten ardura izango dute, plan hori guztia aurrera eramateko. 
  • Inklusioa

    Batzorde misto honek, Kilometroak ERRESPETUZKO eta EDOZEINENTZAT den jaia izatea bermatuko du. Horretarako, batetik, prestatzen diren ekintzek, baldintza horiek beteko dituzteko bermatuko du, eta bestetik, ekintza puntual antola ditzakete. 

    ANIZTASUN FUNTZIONALA, HEZKIDETZA, KULTURANIZTASUNA, FAMILIA ANIZTASUNA, SEXU ANIZTASUNA izango dira, besteak beste, batzorde honetan elkartuko eta integratuko dire taldeak.

  • Espazioa

    Edozein jaik betetzen du espazio bat, eta espazio hori antolatu egin behar da eta ahal bada, sormena erabiliz. Gainera, muntaia bereziak egin behar izaten dira eta hori guztia, urtean zehar sortu eta gorde egin behar da. Horretarako da Espazioaren lantaldea: jaiak hartuko duen espazioa sormenez diseinatu eta antolatzeko. 

    • Espazioaren antolaketa: Edozein ekintza egiteko zein espazio eta nola erabiliko den aztertu beharra dago. Lantalde hau izango da, beste lantaldeak lagunduko dituena ekimenaren arabera espaziorik egokiena hautatzen eta horretarako baliabideak lortzen.

    • Espazioaren sormena: Ekintzak antolatzeko espazioen egokitzean lagunduko dute lantalde honetako kideek. Sormena erabiliz, modu plastikoan, eszenografia ezberdinak sortzen arituko den lantalde izango da.

    • Muntaia: Muntaketa lantaldearen zeregin nagusia, urtean zehar egingo diren ekimenak zein Kilometroak jai eguna gauzatu ahal izateko azpiegitura guztia prest edukitzea izango da, egin beharreko muntaketa lan guztiak eginez: oholtzak, karpak, mostradoreak, kableen azpi egiturak, garraioa etab.

    • Biltegia: Biltegia kontrolatzea eta txukun mantentzea garrantzitsua da. Urtean zehar erabiliko den material guztia kontrolatzearen ardura izango du lantalde honek. 
  • Jasangarritasuna

    Jai giroan, gure inguruneari ahalik eta kalte gutxien egitea dugu helburu Kilometroaken ereduan. Hau dela eta, Jasangarritasun Batzordean, bai ingurugiroa zaintzeko eta baita hondakinak modu egokian kudeatzeko prozedurak finkatuko dira, bestelako ekitaldi guztietan inplementatuko direnak. Gainera, berariazko ekintzak antolatzeko aukera ere izango dute. 

    Ingurugiroa eta 0 Zabor izango dira azpibatzordeak.

  • Gastronomia

    Gure kultura jan eta edanak duen garrantzia kontuan hartuta, Gastronomia batzordeak garrantzia handia du Kilometroaken egituraren barruan. Txosnatik haratago, ekintza bereziak antola daitezke, gastronomiarekin lotura izango dutenak. 

    Lantalde honetan, jan-edanarekin zer ikusia duten pertsona orok aurki dezake bere lekua.