Baserria: erabilera baldintzak eta prozedurak
- Mahaien erreserba internet bidez edo Baserriko ordenagailutik bakarrik egin daiteke. Bazkide bakoitzak bere bazkide profila behar du horretarako. Bazkideak zein bere bikoteak erabil dezake Baserria bazkide gisa.
- Bazkide bakoitzak bere giltza propioa izango du Baserria erabiltzeko. (60€ko fidantza. Laboral Kutxa ES96 3035 0011 21 0110143910).
- Bazkide profila eta giltza propioa izateko eskaerak hilabeteko epean kudeatzen dira.
- Kontsumo-orriak ordenagailu bidez bete behar dira (ez paperean).
- Kontsumoak eskudirutan edo transferentzia bidez ordain daitezke.
Xehetasunak
Erreserbak egiteko programarako sarbidea aktibatu ahal izateko, bazkide bakoitzaren datuak behar dira. Ikastolako bazkidetza familiari dagokio, eta hortaz, bazkidearen bikotea bazkide bat gehiago izan daiteke Baserrian ere. Hori posible izateko (bikotea Baserrira bazkidea gabe joan ahal izateko) bere datuak ere behar dira.
Baserria erabiltzeko bazkide bakoitzak bere txartel (giltza) propioa izango du. Giltza-txartel hau eskuratu ahal izateko, 60€ko fidantza ordaindu behar da transferentzia bidez (Laboral Kutxa ES96 3035 0011 21 0110143910), eta txartela ez du itzuli beharko bazkideak baja eman arte. Ordainketaren agiria bazkide profila sortzeko eskaerarekin batera helarazi behar da.
Datu pertsonalak eman eta txartelari dagokion transferentzia egin ostean, Baserriko lantaldea bazkidearekin harremanetan jarriko da erreserba egiteko programaren eta txartelaren gaineko informazioa emateko. Hilabete bateko epean egiten dira kudeaketa lanak.