Orereta Ikastolak euskara eta literatura irakaslea (tutorea ere izango dena) behar du DBHn ikasturtea amaitu arteko ordezkapen baterako. %100eko lanaldia eta Lan Hitzarmenaren araberako lansaria eskaintzen dira.
Hautatutako ordezkoa lanean berehala hastea aurreikusten da.
Datorren martxoaren 20ra arteko epea dago curriculum-ak aurkezteko.
Eskatzen da:
- Legediak eskatzen duen titulazioa (Euskal ikasketak)
- C1 mailako euskara ziurtagiria
- Bigarren Hezkuntzan irakasle izateko Unibertsitate Masterra (edo baliokidea)
Baloratuko da:
Orereta Ikastolako ikasle ohia, gurasoa edota kooperatibako bazkidea izatea
Eskaintzen da:
- %100eko lanaldia
- Lan Hitzarmenaren araberako lansaria
Orereta Ikastolak DBHrako behar duen euskara eta literaturako irakaslea (tutorea ere izango dena) lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, “gurekin lan egin” ataleko formularioa betez eta zure CVa bertan atxikiz. Martxoaren 20a da horretarako azken eguna.