HIZKUNTZAK

Gau Beltza, beltza bezain ederra (argazki eta bideo galeria)

2025eko Gau Beltza pasa berritan, esker oneko hitzak baino ez ditu Orereta Ikastolak urriaren 31 ilunabarreko festan parte hartu zuten ikasle, familia, langile, eragile eta herrikide guztientzako.

Kalabazaren Ibilbidea trikimako gainean egin zuten eta bihurrikeriatan ibili ziren ikasleentzako, musika jotzen, dantzan eta kriseiluak eramaten aritu ziren neska-mutilentzako, lastargi eta piroteknia artean murgildu ziren langile eta familientzako, Koldokide guraso elkarteko eta Koldo Mitxelena herri ikastetxeko kideentzako Mikelazuloko “hileta kantu nafar” ederragatik, Urdaburuko zintzilikarientzako, adar eta txalaparta jotzaileentzako, Amulletako danbor kofradiarentzako, Lau Haizetara Euskaltzaleen Topagunearentzako kriseiluak utzi izanagatik, Herri Arte Eskolako dantzarientzako, Xenpelar AEKko beldurrezko ipuin-kontalarientzako eta gaztain-erretzaileentzako, Kuianderekin herrian barrena ibili zineten denentzako, beldurrak idatzi eta Izuen Eltzera bota zenituztenentzako, guztia antolatzen nahiz jasotzen aritu zinetenentzako; eta eguraldiarentzako ere bai, tanta batzuk bota izanagatik, gaugiro bikaina oparitu zigulako :). Eskerrik asko, bihotzez, den-denei!

Gozatu Gau Beltzeko bideo eta argazki galeriez!


Argazki galeria
(📸 Ainhoa Bonifacio)


Gau beltza