Orereta Ikastolaren Esmalteriako Ostiralak ekimenaren helburua da 0-6 urte bitarteko haur eta haien familientzako herriko euskarazko aisialdi-eskaintza osatzea; hilean behin, ostiralez eta Esmalterian, hainbat eragileren laguntzaz ondutako gisa ezberdinetako proposamenez gozatzeko aukera emanez. Hala nahi duten herriko familiei (izan Ikastolakoak edo ez) zuzendutako saioak izaten dira. Aurrez izena eman behar da eta doakoak dira.
2025-26 ikasturteko Esmalteriako Ostiralak egitasmoaren ekainera arteko hitzorduak jarrita daude:
- Urriak 24 (17:00, Esmalteria): “Heriotza txikien unibertsoa” ipuin-kontaketa (3-6 urte)
- Azaroak 28 (17:00, Esmalteria): haur masaje tailerra (0-2 urte)
- Urtarrilak 16 (17:00, Esmalteria): txontxongilo tailerra (3-6 urte)
- Urtarrilak 23 (17:00, Esmalteria): txontxongilo tailerra (3-6 urte)
- Otsailak 20 (17:00, Esmalteria): musikoterapia saioa (0-2 urte)
- Martxoak 13 (17:00, Esmalteria): yoga tailerra (3-6 urte)
- Apirilak 17 (17:00, Esmalteria): yoga tailerra (3-6 urte)
- Maiatzak 8 (17:15, Esmalteria): “Gau iluna” tailerra (0-2 urte)
- Ekainak 5 (17:00, Esmalteria): akrobazia tailerra (3-6 urte)
Tailer eta saioetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da inprimaki hau betez. Plazak mugatuak dira.